Taillarra
2 . txantxilloi (txintxilloi). iz. (VO). Muestra, modelo, pieza muestra. Txantxilloia batzutan izaten zan pieza bat, muestra moduan. "Échantillon" izaten da negurri bat.
1 . latz. izond. (TE). áspero,-a ; rugoso,-a ; basto,-a. "Zimurrez, pikorrez, urtenunez betia dagualako ikumenari zakarra egitten jakon gaiñazala" (ETNO).
Harri-lando hau, latza laga dau hargiñak. / Iño! latza dagok hau. Pasaixok lizpapela, materixal hau oso latza dagok eta. / Hori hortzori motza darabik eta jan eziñik bihar gitxiago egitten diharduk; gaiñera piezak be latz-latz lagatzen jittuk. / Artia ez; artia latza da, bastua, behixari emoteko: jan be ez dau eitten eta!.
/ Lizpapel latza ta leuna daukaguz. (Zirik 115).
Ik. lakar, larri.
6 . ardatz. iz. (TE). Eje de máquina. Makina batian biraketa mogimentua transmititzeko pieza zilindrikua. Baitta bere inguruan biraka loka dabillen zerbaitten euskarri egittekua be.
Ik. eje. Berba arrunta hiztun edadetuen eta baserritarren artian. Ostera, gero eta belaunaldi gaztiaguaguen artian eje berbiaren erabilleria agertzen da.
1 . argimutil. iz. (TE). Candelabro. Krisailluari eusteko hiru hankakua (ETNO). / Lanerako bankuan jartzen zan burdiñazko besua, puntan kandeliandako lekua ebana, gabeko biharrerako. / "Armería. Brazo de hierro en persiana, que sostenía un candelero para el trabajo de noche" (TE, 153).
Argi-mutilla jarrirak tornu aurrian, gaur berandura arte biharra ein biharko juat eta. / Argi-mutillari kandela barrixa ipiñixok, lehena erre dok-eta. / Zorixonian etorri zuan argi elektrikua, ze, lehen hemen ibiltzen giñuan iputargixak baiño argi gitxiago egitten eben argi-mutillekin. Ik. krisaillu.
lima-pikatzaille [lima-pikatzaile]. iz. (TE). Picador,-a de limas. Lima-pikatzaille asko ziran sasoi baten Txirixo-kalian. Ik. lima-pikari.
epaiki-etxe. iz. (ETNO). Arco de sierra, portasierra. Epaikixan euskarrixa.
Epaiki-etxia da behin-da-betiko erreminttia. / Holan dok ala? hainbeste panpan erabiltzen dok, heure burua besterik ez lakua dalakuan, eta oindiok ez dok ikasi epaiki-etxiari epaikixa ezartzen. / Epaiki-etxia erosi biharra dago, hamengua erdi apurtuta dago ba.