Taillarra
1 . ardatz. iz. (TE). Macho de roscar. Zulueri harixa emoteko erreminttia.
Ardatza hausi jata gehixen bihar nebanian. / Hórrek ardatz txikixak dira eta kontuz ez bazabiz errez apurtuko jatzuz, ze..., xaxara barik ibiltziarren takian-potian apurtu izan dira. / Ardatz barrixa komeni dok; honek emon jittuk beranak.
lima leun (lima legun) [lima leun]. iz. (TE). Lima fina. Koskadura fiñeko limia.
Lima legunagaz ertzak hilda lagaixozuz.
2 . ardatz nausi (ardatz nagusi) [ardatz nagusi]. iz. (ETNO). Husillo patrón. Makiña-erreminttetan erreminttia eta piezian artian bihar dan mogimendua transmititzen daben ardatza.
Honen tornuonen ardatz-nagusixak hari biborra ("Withworth") dauka eta hari metrikua emoteko gaizki be gaizki ibiltzen naiz.
zementau, zementatze. du ad. (ETNO). Cementar. Karbonodun produkto batian piezak berotzia, karbonua, difusiñoz, metalian sartu eta gero tenplauta piezon gaiñazala gogortu deiñ. Taillarretako berbia da.
Ik. galtzairutu.
2 . txakur. iz. (ETNO). Perro de arrastre [herramienta]. Tornuan, puntutik punturako biharretan pieziari mogimendua transmititzeko lotzen jakon bridia. / Oholak, egurrak... estutzeko eta arrimatzeko erabiltzen dan erraminttia.
Tornuan, puntutik-punturako biribiltze biharrak txakurrakin lotuta egin bihar izaten dira. / Hau oholau zuzen ez bada arrimatzen ondo, txakurra sartuta estutzen da. Ik. zepo.