Bilaketa aurreratua

bosteko
bosteko.
1 . bosteko. iz. (TE). Cinco en la baraja, en los naipes. Bostekuakin azkenak ein dittu.
2 . bosteko. iz. (ETNO). Montón de 5 haces de trigo. Bost gari-azauetako pillua. Ik. gari-meta, azao, bostekuetan ipini, hamabosteko, hamarreko, mutxurixo.  Normalian pluralian.
bostekuetan ipini. esap. (ETNO). Técnica de recogida de trigo; forma de apilar los haces de cinco en cinco. Gari-azauak tolosteko (batzeko eta pilluan ipintzeko) modua; bosnaka-bosnaka. Bardin izan leikian hamarrekuetan ipintzia, ala hamabostekuetan. Lehelengo ebagi eta soltian laga, lurrian. Eta hurrengo egunian, edo piskat sikatzen danian, lotu egitten da, azaua egitteko. Eta lagatzen ziran beti, bost, hamar edo hamabost. Kaso baterako, holan, hauxe distanziau. "Bostekuak" esaten etsen, "hamarrekuak" edo "hamabostekuak". Eta gero, batzera juaten zaranian, hamabostekua bazan, ba, "besaria" esaten jakon. Hori zan ohitturia, kontatzeko, eta ipintzeko, jakitzeko gitxi gorabehera. Esaten jakon "bostekuetan ipini" edo hamarrekuetan edo hamabostekuetan. Gehixenak, normalmente, bostekuak eta hamarrekuak izaten ziran. Eta soluan dibujua gelditzen da, urriñetik beiratuta; oso politta izaten zan. Garixa batzen danian hauxe forman ipintzen da, hillaran, kontran; eta beheko hillaria kontrara, holaxen. Urriñetik beittu eta basarri ingurua zuri-zuri. Ik. gari-meta, azao, hamabosteko, hamarreko.