Eibar aldeko hiztegia
mutxurixo. iz. (ETNO). Montocito de trigo, montón pequeño de trigo, pila de trigo. Eurixa etorrenian gari-azauak buzti ez zeittian egitten ziran metatxuak. Larrialdixetan bakarrik, bestela gari-metak egitten ziran.
A! Hori garixeri! Mutxurixua, bai, esaten da! Mutxurixuak diaz, garixa ebagi, ezta? Ta lotuta lagatzen dozu, bostekua esaten jako, bostekuak eta bostekuak eta bostekuak eta laga. Dotore ipintzen diaz, basarrittarrak bere gustua eukitzen dau gauzak ipintzen! Ta gero, konparauta, igual, oiñ eurixa dator igual, eztakizu? ta ez dake metia eitteko astirik, ez? Metia eitteko denporia bihar da! Ez dake astirik ta eitten dittue mutxurixuak, Altzau, lurretik altzau, ta ipiñi alkarren hurrian, ba, lantzian ipiñi, ba, sei bat edo zortzi bat edo "ra!" tente. "Eurixa dator ta mutxurixuak ein bihar dittugu!" Ta "ra-ra!", tente-tente ipiñi. Orduan, eurixa eitten badau be, lurran kontra ez dago garixa; lurran kontra garixa alperrik galdu eitten da! Lurran kontran badago ta eurixa eitten badetsa, harek garixak asko galtzen dau e? Ta horregaittik lurretik altxau, mutxurixuak esaten jako horreri. Ta gero mutxurixuak, gero egualdi ona bada, metau. Bai, bai. Mutxurixuak dia, ba, prisia dakenian. Ik. gari-meta. |