arraspa latz. iz. (ETNO). Escofina. Egurra gitxika jateko erramintta latza.
Aizkora kertenari formia emoteko eitten zuan arraspa latzakin.
Armagintzia
arraspa. iz. (TE). Lima escofina. Zura lantzeko limia.
Kaxagiñak, aizkoriakin eta arraspiagaz, biharrik latzena. / Egurreko biharretan, haundiña arraspiakin egiñ ondoren, gero limiakin pasatzen da leuntzeko. Ik. lima-arraspa.
txispero. iz. (TE). Llavero; chispero. Txispak egitten dittuana. Txispak egitteko lanbidia edo ofiziua dabena. Armerixako berbia da.
Iraltserua, abarketerua, zapaterua, txisperua. Ik. txispagin, txispalari.
kaxak pikau. du ad. (ETNO). Picar culatas. Kaxian azalian erreixa edo kanaltxo kurutzatuak egittia, esku-erremintta batekin. Etxietan andrakumiak egitten eben kaxa-pikatzen.
Lehen, makiña bat etxetan egitten ziran esku-lanak Eibarren, bai kaxa-pikatzen, bai damaskinaurako pikatzen, perliatzen....
zortzi-aldeko. iz. (ETNO). Ochavado,-a; cañón ochavado,-a. Antxiñako zenbaitt armaren kañoia, kanpo aldetik zortzi alde lau zittuana.
Antxiña zenbaitt armak zortzi-aldeko kañoiak izaten jittuen.
1 . erreixau, erreixatze [arraiatu]. du ad. (TE). Estriar/rayar cañones. Kañoi barruan erreixak egittia, baliak bihar dan moduan jirau deixan (ETNO). / "Estriar los cañones en su interior, para la rotación de la bala" (TE, 333). Armerixako berbia da.
Txantoianian, kañoi erreixatzen biharra eitten dau. / Kañoi erreixatzia, makiña aukerako baten eitten da.
trokel. iz. (TE). Troquel, matriz. Txomoneko forjarako trokelak eitten dihardu. / Trokela ondo eginda badago, ezagun izaten jok gero.