Armagintzia


1 . libratzaille [libratzaile]. iz. (TE). Librador,-a; desmontador,-a. Eskopetian piezak askatu, numerau eta hornitzaillieri akabera-biharretarako banatzen zittuana (ETNO). / "Un oficio de la armería" (TE, 525). Libratzaille eitten eban Armaittanian. / Libratzailliak soltau eta hornitzaillieri banatu eta armatzailliak jaso eta azken montajia egin. Anton. armatzaille.


alkautz. iz. (ETNO). Arcabuz; escopeta. Erderazko arcabuz-etik sortutakua da hau berbiau, eta zenbaitt basarrittan eskopetiari deitzen detse horretara. Ik. arkaboz.


kaxapunta. iz. (ETNO). Delantera de culata. Kaxian aurreko aldia. Ik. kaxa-aurre.


3 . arima (anima). iz. (ETNO). ánima de cañón; interior de cañón. Armagintzako berbia da. Kañoian barrua. Zilindrikua izan leike luzera guztian, edo kañoi punta xokboradun edo txokeduna (choke-bored). Ezkerreko kañoiak eskumakuak baiño xokbora bizixagua izaten dau. Eskumakuan arimia zilindrikua izaten da gehixenetan. Ik. txoke, xokbora.


1 . firi-fara. iz. (TE). Taladro rústico. "Armería. Artefacto casero para taladrar, presionando con el pecho" (TE, 375). Baskulian aguja zulua, firi-fariakin ein biarrekua. / Taillarrian uezaba bixak egitten ei eben biharra, hankiakin erainda ibiltzen zan tornu zahar bat eta firifara batian. (Zirik 106).


txispagin. iz. (TE). Chispero; llavero. Txispak egitteko lanbidia edo ofiziua dabena (ETNO). "El que hace el dispositivo de la chispa para las armas. Era especialidad de los armeros de Ermua" (TE, 696). Txispagiñak ziran Ermuan. Ik. txispero, txispalari.


brotxa-juego. iz. (ETNO). Juego de brochas. Jueguak hiru brotxa-edo izaten dittu; kanal edo barru bakotxandako bere brotxia. Baskulagiñan erraminttia da, armagintzakua.


© Jaione Isazelaia
taratulu (daratulu) [daratulu]. iz. (ETNO). Barrena, taladro. Zuluak egitteko erraminttia, armagintzan kañoiak barrenatzeko erabiltzen dana. Kañoigiñak jakitzen juek taratulua erabiltzen. / Taratulua, ba, burdixan laakuari zozki-zulua eitteko, eta.... Ik. ginbelet, latro.


barrenatze. iz. (TE). Acción de barrenar; barrenado. Gure artera etorri ziran Maitre-Jean batzuk, atzerrittik, eta kañoi barrenatzia eitten eben .


limako. iz. (TE). Limador,-a; maestro de lima. Eibarren, limakua, makiñetakua edo grabaukua. / Armerixan limako maixuari, "limakua" esaten jakon.