Armagintzia


sugiltz. iz. (ETNO). Llave del arma de fuego, gatillo. Txispia. Ik. txispa.


hagiñetan-hartzaille. iz. (TE). Especialista de armería en armas cortas. "Especialista que ponía en puntos el mecanismo del disparo, en las armas cortas" (TE, 111). Hagiñetan-hartzailliak ziran gehixen irabazten eben bihargiñak pistolagintzan. Ik. pistolagintza.


kaxa. iz. (TE). Culata de arma, larga o corta. Su-armen kulatia: arma luziena eta motzena izan leike. / "Kaxak egitteko intxaur egurra erabili izan da beti" (ETNO). Ondo eindako kaxia, ikusgarrizko biharra. / Kaxak eitteko intxaurra. Intxaurra besterik ez dau balio. Intxaurra izaten zan. Ta horrek intxaurrak erosten zittuen, zerriakin tabloiak ebagi, kaxia eitteko zabalera baten, ta harek eukitzen zittuen sikatzen. Ta, gero, sikatzen zianian, ba, arotzak plantillia eukitzen eban, kaxian formia, ta zerra-zinttiakin ebagi.
kaxa-aurre. iz. (ETNO). Delantera de culata. Kaxian aurreko aldia. Ik. kaxapunta.
kaxak pikau. du ad. (ETNO). Picar culatas. Kaxian azalian erreixa edo kanaltxo kurutzatuak egittia, esku-erremintta batekin. Etxietan andrakumiak egitten eben kaxa-pikatzen. Lehen, makiña bat etxetan egitten ziran esku-lanak Eibarren, bai kaxa-pikatzen, bai damaskinaurako pikatzen, perliatzen....
kaxaprentsa. iz. (ETNO). Mordaza para atar culatas. Kaxia lotzeko erabiltzen dana baskuliakin ajustatzerakuan.
kaxapunta. iz. (ETNO). Delantera de culata. Kaxian aurreko aldia. Ik. kaxa-aurre.
kaxaurreko prentsa. iz. (ETNO). Mordaza para delantera de culata. Kaxa-aurriari edo kaxapuntiari formia emoteko kolokaziñua.


dultzitzaille. iz. (TE). Afinador,-a. Dultzitzailliak, res-palelakin azkenengo eskua kañoieri. / Armerixan, leguntzaillieri "akabatzaillia" eta "dultzitzaillia" esaten jakue. / Dultzitzailliak kañoia harira lixotutzia dau bere zeregiña. Ik. akabatzaille, leuntzaille.


kaxaprentsa. iz. (ETNO). Mordaza para atar culatas. Kaxia lotzeko erabiltzen dana baskuliakin ajustatzerakuan.


zuntxau, zuntxatze. du ad. (ETNO). Zunchar; acoplar piezas en caliente. Kañoiari, presiño haundixena sufridu bihar daben gunian, uztaixak berotan ezarri erresistentzia gehittuz. / Pieza bi berotan uztaittuz bat egittia. Armerixako eta taillarretako berbia da. Zuntxautako aldiak gogor gelditzen dittuk gehixenetan.


pabonu (fabonu). iz. (TE). Taller de pavonado. Piezak illuntzeko edo pabonatzeko taillarrari deitzen jako fabonua (ETNO). /  "Una de las artesanías de la armería" (TE, 617). Fabonua eta nikela zittuan Ibarbeian. / Isidoro Aldeanuak, Arraindi-kalian eukan pabonua. Ik. txarol.  Toribio Etxebarriak Pabonua sarreran zera diño: "Más frecuente fabonua" (TE, 617). Gaur egunian arruntagua da pabonua, pabonau, paboia...


trokelgin. iz. (TE). Troquelista. Trokelgiña zan Txomonian.


brotxa (broka). iz. (ETNO). Brocha. Baskulagiñan erreminttia, kanalak neurrira kalibratzeko; mailluka-kolpeka sartzen da ajustau nahi dan kanalian. Armerixako berbia da. Brotxatzeko makiñetan tira edo bultza eginda abanzatzen dau erreminttiak, baiña eskuzko brotxaketan mailuka-kolpeka.
brotxa-juego. iz. (ETNO). Juego de brochas. Jueguak hiru brotxa-edo izaten dittu; kanal edo barru bakotxandako bere brotxia. Baskulagiñan erraminttia da, armagintzakua.


tabla. iz. (ETNO). Asiento de cañón en la báscula. Armerixako berbia da. Tablia sorgiñarixakin apaintzen da.