Armagintzia


pikatzeko lima. iz. (ETNO). Lima para el botón de la delantera de culata. Kaxapuntako botoia pikatzeko limia. Armerixako berbia da.


2 . txarri-hagin. iz. (ETNO). Elevador de martillos de expulsión. Expulsorian kolpekarixak jasotzen dittuan piezia.


2 . alper. iz. (TE). Artefacto de madera para taladrar y fresar; taladro de sobremesa. Zulatzeko eta fresatzeko erabiltzen zan antxiñako tresnia; mahai gaiñeko taladrua. Izan laike "alperra", gure aittaitten makiñak aittatzeko modua. / Alperrik jardun biharrian jo-ta-ke, alperreko biharrak beti alper.  Gaur egunian ez da erabiltzen, ez tresnia ezta alper izena bera be.


kaxagin. iz. (TE). Culatero,-a, labrador-a de culatas. "Eskopeta-kaxak lantzen dittuana" (ETNO). / "El que labra las culatas de las escopetas" (TE, 486). Ezagutu diran kaxagiñ onenak, Aixa eta Txurruka zaharra. / Geure aitxitxa eta amaman partetik kaxagiñak ziran; euren kontura zeken, aittak eta seme bik. Ta etorri ahala biharra eiñ. Biharra etorrela, ta jo-ta goixeko seiretatik amaittu artian. Eitten eben ha zera, ta gero beste hamar egunian jai, ez daguala biharrik. Ta gero, 'biharra etorri dok', ta jo-ta barriro biharrera. Holaxe beti!. / Txirixo-kalian bizi ei zan Batista kojua, Eibarren kaxagiñik onenetarikua. (Zirik 102). Ik. baskulagin, kañoigin, txispagin.


2 . akabera. iz. (TE). Acabado, pulimento; terminación, en armería. Pieziari leun-leun lagatzeko azken ikutuak emondako itxuria. Akaberiak zerikusi haundixa dauka prezioko armetan.


kaxa-aurre. iz. (ETNO). Delantera de culata. Kaxian aurreko aldia. Ik. kaxapunta.


txoke. iz. (ETNO). Agolletado (en ánima de cañón). Eskopeta-kañoian puntan arimian diametrua gitxitzia, tiro luzietan perdigoien sakabanatzia txikixagua izan deiñ. Ik. xokbora, arima.


bultzagarri. iz. (TE). Resorte. Pieza elastikua, deformau ostian askatzen danian bere jatorrizko formia hartzen dabena. Armerixan erabiltzen da izen honekin (ETNO). Hamentxe bihar dau bultzagarrixa. Ik. boixeta, muelle-real.


1 . tiro-biko. iz. (TE). Escopeta de dos tiros. Bittor Aundixanian, tiro-bikua erosi dau.


baskula-buztan. iz. (ETNO). Rabera, apéndice de báscula. Zenbait eskopetak daroiena, baskulia kaxiari lotzeko.