JSM
koipezto. izond. (JSM). Pringoso,-a. Koipetsua. Karameluak oso koipeztuak izaten dira ahotik atarata atzamarretan ibili ezkero.
marsal. iz. (JSM). árbol hermoso, árbol pujante. Sasoi batian gure inguruetako baso ederretan makiña bat marsal zeguan.
pintxi. izond. (JSM). Peripuesto,-a. Apain-apain eginda. Hamen gure neskatua pintxi-pintxi einda!. Adjetibua edo adberbixua izan leike.
txitxaka. iz. (JSM). Juego de pillar a la pata coja; juego de cazar a la pata coja; juego de dar caza a la pata coja. Umien jokua da: "txingor gainean ibiliz bata bestia harrapatzen jarduten da" (EEE, 146). Txitxaka ordutan jardun eta gero, gure umiak gosetuta etorri dira. / Guk edozein lekutan jokatzen genduan astoka-txitxaka, baiña gehixen be Estaziño kalian, orduan ez zan automobillik be ixa ibiltzen eta kalia libre eukitzen genduan. Lehelengo txitxaka hasi eta ha zelako jokualdi luziak egitten genduzen gero astoka-txitxaka jarraittuz!.