Landara izenak
teilla-bedar [teila-belar]. (AN). Jusbarba, brusco (Sempervivum tectorum). Ostiango pekatuak igartuko litzaz, teilla-bedarra leztxe udako agorragaz! (Ibilt.361).
olixo-zugatz. iz. (AN). Olivo (Olea europaea). Olibondua.
[...] eta olixo-zugatzari letz galduko jakue loria. (PM, 35).
Ik. azeittuna-arbola, olixo-arbola.
olo.
1 . olo. iz. (TE). Avena (Avena sativa). "Avena, pero como ordinariamente no se cultiva en nuestros términos, he oído usar esta voz genéricamente por las gramíneas del monte" (TE, 591).
Ota artian ernetzen zan olua. / Oilluari ulua, astuari lastua. / Bai, olua da-ta! Olua, garixa moduan eitten danori. Baiña hau da olo gaixtua. Hau da garixan artian urtetzen ebana, silbestria, balio ez dabena zertzeko. Garixa eitten zanian, garixan tartian banakia urtetzen zeban ta hau batu ein bihar ixaten zan aurretik, "ta-ta" garixan zabaldu ez dein; ostian, hau zabaldu eitten da soluan ta txarra da.
txixa-bedar.
1 . txixa-bedar. iz. (ETNO). Gordolobo (Verbascum thapsum). Eibarren bertan ez dogu jaso, baiña Bergaran jasota dago, eta Eibarren izena ezaguna da.
2 . txixa-bedar. iz. (ETNO). Diente de león (Taraxacum officinale). Ik. kardu-hori.
bizixo-bedar [bizio-belar].
1 . bizixo-bedar [bizio-belar]. iz. (TE). Lombriguera (Tanacetum vulgare). "Planta medicinal" (TE, 270)
Emoixozu bizixo-bedarrekingo ura.
2 . bizixo-bedar [bizio-belar]. iz. (ETNO). Heléboro verde (Helleborus viridis).
ereinotz [ereinotz]. iz. ( -). laurel (laurus nobilis). Laurazeoen familiako zuhaixka hosto iraunkorra, lantza-formako hosto larrukara eta txandakatuak eta lore unisexualak dituena. Fruitu baia-motakoa, oboidea eta beltza da. Hostoak zein fruituak janariak ontzeko eta sendagai modura erabiltzen dira
Ik. erramu. Ereinotz ezaguna izan arren, ez da Eibarren erabiltzen; erramu erabiltzen da.
agarratz (arakatx, algarratx, algarratz). iz. (TE). Grosella (Ribes grosularia, Ribes uva-crispa). Gure txiki denboran, agarratzak ugari agertzen ziran plazara.