Landara izenak


azpizuri. iz. (ETNO). Mostajo (Sorbus aria).  Batzuendako ezaguna, baiña ez dirudi larregi erabiltzen danik.


elorri zuri. iz. (ETNO). Espino albar (Crataegus monogyna). Ik. arantza zuri.


frantzia-krabelin. iz. (ETNO). Clavel chino (Dianthus barbatus).


hurritx. iz. (ETNO). Avellano (Corylus avellana). Ik. hur-arbola.


© Jaione Isazelaia
jangoikuan atzamar. iz. (ETNO). Madreselva (Lonicera periclymenum). Ik. amaberjiñ-atzapar, kriston atzapar.


© Jaione Isazelaia
azaburu. iz. (TE). Berza, col, repollo (Brassica oleracea). Aza-buru ederrak ein jakuz ortuan. Ik. aza.


lekeittio-bedar. iz. (ETNO). Acederilla (Oxalis latifolia). Txarra da, gatxa kentzen. Hazi potolo bat daka, eta hori ez bajako kentzen, eziñ izaten da kendu. Eta ortuan? Ortuan baztar guztietan agertzen da. Eta lehenago, barriz, askoz gitxiago. / Uste dot Lekeittion beste izen bat dakala, baiña Eibarren "lekeittio-bedarra". / Hau bai bada lekeittio-bedarra! Hau bedar txarra da, oso txarra da. Hori sartzen dan lekuan ezer ez da hartzen. Hori etorri ein zan itxuria handikan, hori bedarrori hunutz, landariakin edo zeozekin, ta gero hamen ugaldu ein zan etxe batzuetan, ta hori galtzia kostau jakuen... Horrek barrua, horrek behian dana alia daka horrek! Bolak azpixan dakaz honek, behian zuztarrian... Horixe da lekeittio-bedarra esaten jakona. Nik galdu neban e? Zulua eindda lurrera, barruan eukitzen dau hazixa asko, ta etara dana, ta sua ein gaiñian, erreturia. Eurak dana erre!. Ik. txomin-bedar.


© Jaione Isazelaia
1 . gaztaiña (kaztaiña) [gaztaina]. iz. (TE). Castaño (árbol) (Castanea sativa). Gaztaiñiak gaitza dakar sustraixetan leku askotan. Ik. gaztaiña-arbola, enano-gaztaiña, indi-gaztaiña.


negu-bedar. iz. (ETNO). Hierba sembrada para invierno. Soluan eraiñ egitten dan bedar klasia. Negu-bedarra dake sartuta han. / Ganauak danetik jaten dau, emoten jakon guztia. Emon ezkeriok, geratu bez. Oin pentsua gehixago, baiña lehen, ba, negu-bedarra, alpapia, artua be asko... eta bedarrondua.


larrosa [arrosa]. iz. (TE). Rosa, rosal (Rosa sp.). Ez da larrosik arantzarik gabe.