Landara izenak


keixa-arbola. iz. (ETNO). Cerezo (Prunus avium). Txori-txikiz betetzen dira keixa-arbolak. (Zirik 72). / Basoko keixa-arbolapiak kazariz beteta izaten ziran. (Zirik 73). Ik. keixa.


© Jaione Isazelaia
1 . bizixo-bedar [bizio-belar]. iz. (TE). Lombriguera (Tanacetum vulgare). "Planta medicinal" (TE, 270) Emoixozu bizixo-bedarrekingo ura.


melokotoi (malakatoi, melakatoi). iz. (ETNO). Melocotón (Prunus persica).


intxaur-arbola. iz. (TE). Nogal (Juglans regia). Makiñatxo bat intxaur-arbola bazan gure aldietan, baiña armerixiak eruan dittu. / Etxe aurreko intxaur-arbolia betia dago. / Zaldunak sartu eban Dukia ate txikittik lorateixan aurrera, eta jarri eban intxaur-arbola baten ostian. (Ibilt 484). Ik. intxaur-zugatz, intxaur.


© Jaione Isazelaia
pitxi-lora. iz. (ETNO). Vellorita; margarita menor (Bellis perennis, Bellis sylvestris). Pitxilorak izeten dira asko urtetzen dabenak, mordua, manzanillia morokuak, poli-polittak... Harek urtetzen dabenian ya udabarrixa ona dago...; baiña harek noixko urten?, listiaguak dira, listiaguak! Bestiak, sanjose lorak, asko egoten dira, baiña pitxilorak argixaguak dira!. Ik. txintxin-bedar.


maillubi (mailluki, maillabi) [marrubi]. iz. (TE). Fresa (Fragaria vesca). Urki Guenengo zelaixan, maillabixak ugari izaten ziran. / Maillubixeri, ortukuak baziran, ontzakuak esaten gentsen: "ontzako maillubixak". / Maillabixak, basokuak hobiak ortukuak baiño.
© Jaione Isazelaia
maillubi-bedar. iz. (ETNO). Fresa estéril (Potentilla sterilis).
ontzako maillubi (ontzako mailluki). iz. (TE). Fresa de cultivo; fresón. Komentuko baratzatik ontzako maillubixak ekarri deskuez.


© Jaione Isazelaia
zintta-bedar. iz. (ETNO). Espadaña (Carex pendula, Phalaris arundinacea).


huntz. iz. (TE). Hiedra (Hedera helix). Huntzak azpixan hartuta zan ha jauregi izandakua. Ik. huntzorri.  Huntz erabiltzen da normalian.


© Jaione Isazelaia
aingeru-lora. iz. (ETNO). Maravilla silvestre (Calendula arvensis).


arantza baltz. iz. (ETNO). Endrino (Prunus spinosa). Ik. aran.