flot-arbola. iz. (ETNO). Saúco (Sambucus nigra). Ik. flota, intsusa, mausa, sakuta.
Landara izenak
flota (flot). iz. (TE). Saúco; cerbatana de saúco (Sambucus nigra). Lora zuri haundixak eta frutu baltz ugari emoten dittuan zuhaitz txikixa. Mausia be antzerakua da, baiña txikixagua (ETNO). / "Cañuto de sauco que fabricábamos los muchachos para comprimir el aire y hacer saltar el tapón con la fuerza de un proyectil. La voz parece onomatopeya del sonido que produce el disparo" (TE, 375).
Eskolako gaiztuak, flotakin jaurtzen zetsan maixuari kokotera. Ik. intsusa, mausa, sakuta. Mugagabian flot zein flota entzuten dira; mugatuan beti flota. Oso landara ezaguna, senda-bedar moduan asko erabiltzen dana. Eibarren bertan hiru izen jaso dittugu: flota, intsusia eta sakutia. AZk eta JMEk be hirurak jaso dittue inguruko herrixetan.
1 . keixa [gerezi]. iz. (TE). Cerezo (Prunus avium). Pipagintzarako, keixia da egurrik onena. Ik. keixa, keixa-arbola.
2 . gaztaiña (kaztaiña) [gaztaina]. iz. (TE). Castaña (fruto) (Castanea sativa). Gerra sasoira arte, gitxi gorabehera, gure inguruko zuhaitzik ugarixenetakua. Gaztaiñak, sarri-sarri, basarrixetako jatekorik inportantienak ziran. Hainbat klase zeguazen, oso desbardiñak. Guk jasotako izenak: abadiñua, goizgaztaiñia, txapardia, txargaria eta iñurriñua. JMEk Bergaran jasota: aritzaua, atalua, bizkeixa, idurixa, iñarmentua, lete gaztaiñia eta orri baltza (ETNO).
Gaztaiñak egositta, sarri baserriko afarixa. / Gaztaiñak lehen asko. Bueno...! Gure akordua baiño lehenago gehixago gaiñera! Hamen dana gaztaiñadixak zian: goix-gaztaiñia, iñurriñua, abadiñua... Abadiñuak garratzaguak izaten zian. Ta iñurriñua ipurdi haundixakin... Eurak arbolak egoten zian euren izenakin. Lehengo zaharrak, ba, eurak zertutakuak, plantautakuak. Injertau eurak einda ixeten zien! Injertautako gaztaiñia ixaten da, txapartia; txikixagua emoten eban. / Parajietan diferentiak izaten dittuk. Guk gozgaztaiñia, txapardia, txargaria, abadiño gaztaiñia... Gure amak erabiltzen jittuan horrek izenok. Ik. abadiño-gaztaiña, goizgaztaiña, iñurriño, naarbera, txaparda, txargara.