Landara izenak


© Jaione Isazelaia
malba (malma). iz. (ETNO). Malva (Malva sylvestris). Hori malmia da. Klase bi dagoz: malma reala, hori; eta malma silbestria.


huntzorri. iz. (TE). Hiedra (Hedera helix). Huntzorrixak estalduta eguan zugatz guztia. / Huntzorrixak, horma zaharretan gora zabaltzen dala, edertzen dittu izan diran gizaldixetako zuti-jausixak. Ik. huntz.  Huntz erabiltzen da normalian.


© Ezezaguna
piñu zuri [alertze]. iz. (ETNO). Alerce (Larix sp.).


© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1 . lixar (lexar, lizar) [lizar]. iz. (TE). Fresno (Fraxinus excelsior). Lixar makilliagaz eitten genduan frantxuleta. / Lixarra erremintta kertenetarako da ona, bai. Sega-kertenak, eta... baitta zerak egitteko be, esku-erreminttak: trintxak, epaikixak....   Toponimixan, Lixarreta basua dago Arrate baiño beherago. / "1390ean Akondian bertan izan zan guduaren inguruko kantuaren hasieria: Acundia, lejarr(aga) lejarbaga... [Ibargüen-Cachopin, kronika]" (AN).


© Jaione Isazelaia
urrabotoi. iz. (ETNO). Matricaria (Tanacetum parthenium).  Hamen ez dogu berbia jaso, baiña Bergaran jasota dago eta Eibarren ezaguna da.


sasi-arantza. iz. (TE). Zarza (Rubus sp.). Sasi-arantzak ein ziran jabe baserri hartan. / Sasi-arantzia hazten hasten danian, ha gelditzia gatxa dok! Harek dana harrapatzen jok!. Ik. sasi, lahar, arantza.


© Jaione Isazelaia
albertxiko (albertxigo, alberretxiko). iz. (ETNO). Albérchigo (Prunus armeniaca). Ik. frisku.


asentzio-bedar. iz. (ETNO).  Erromeruaren itxurako landara zurixka bat. Izag-ek "Flor de huerta (...) se bendecía el día de San Juan".


belarrikomin-bedar. iz. (ETNO). Uva de gato (Sedum album). Ik. belarri-bedar.


© Ezazaguna
errosarixo-bedar. iz. (ETNO). Tortero (Arrhenaterum elatius). Ik. mugitza.