Eibar aldeko hiztegia
galeper (galiper). iz. (TE). Codorniz (Coturnix coturnix). Galeperra esaten jako hegazti honi, Frantziatik baletor edo Frantziara baloia letz. / Oiñ ez, oiñ ez. Oiñ ez dago galiperrik hamen inguruan. Lehen bai. Garixa be danian, eta galiperrak gustora. Gure aittak takian-potian ekartzen zittuan afaittarako! Baiña oiñ ez; oin kanpora juan bihar, Burgosera-eta. Bizkaixan normalagua dan pospolin izena be ezaguna da Eibarren. Zaharren artian erabili be bai; gaztiaguen artian galeper nagusittu da (ETNO).
|