Herri kirolak
antxitxikalari. iz. (TE). Corredor,-a, atleta. "Deportista del correr" (TE, 140).
Sasoi baten, Olaso kale-garbitzaillia marka haundixak ondutako antxitxikalarixa zan. Ik. antxitxiketalari.
boleta-joko. iz. (ETNO). Juego de bolos. Ik. bola-joko, bóleta. Beste herri batzuetako bola-jokua Eibarren bóleta-jokua edo bóletia da.
bolatoki. iz. (TE). Bolera. Pelotalekuko bolatokixan, diru asko jokatzen zan. / Eibarren, Asola-berrin bolatokixa eta bolarixak. / Bolatokixak hamen inguruan, ba, Arrazolan bai, Txontan be bai, ta ermitten inguruan beti. Ta gero Azitaiñen. Azitaiñen famosua. Jente askok eitten eban. Ni neu ez naiz sekula bolarixa izan, baiña bolari asko zeguan hamen. Bueno...!. Ik. bolaleku.
kaskara-batze. iz. (NA). Recogida de cáscaras; carrera recogiendo panochas. Jokua da: hilkaran ipinittako kaskarak otara baten banan-banan sartzia, nok bizkorren amaittu.
A! Kaskara-batzia! Holan, hartu ta bota zestora ta beste bat hartu ta bota hara. Hori guk ez gendun eitten, baiña ikusi bai Arraten ta, jaixetan ta... Zeiñek bizkorren batzen daben, haretxek irabazten dau jokua. Ik. artakaskara-batze, txokor-batze.
aratian egin [aratean]. du ad. (TE). Nadar de espaldas. Atzeruzka, gora begira igerixan egittia (ETNO).
Aratian eitten dau hobeto ostian baiño. / Eibarko ume guztien moduan, Torrekua aldameneko igarilekuan ikasi najuan igarixan. Bihar dan moduan ez jakixat, baiña erdizpurdi bada be, aratian behintzat egitten juat. Holan errezagua, urik ez dok hartzen eta!. Ik. farrastada, igari egin, igarileku, murgil, igarixan egin.
1 . ondu, ontze ( ondutze). du ad. (TE). Superar, ganar. "En las pruebas de bueyes y otras competencias cubrir o superar la marca del contrario" (TE, 595), "En las competencias, cubrir una marca" (TE, 593).
Goizekuen markia, arrasaldekuak errez ondu dabe. / Ez da erreza izango arrasaldekuak goizekuen markia ondutzia. / Ondu baietz jokatu juat. / Honek danak onduko ete dittue ba?. Ik. tapau.
bolio [boleo]. iz. (TE). Volea, voleo en el juego de pelota. Pelotari haren albidaderik onena, boliua.