Herri kirolak


antxitxiketalari. iz. (TE). Atleta; corredor; corredor de atletismo. Maratoi-ko antxitxiketalarixa baiño ariñaua ei da guria. / Antxitxiketalarixa, onena, Luis Bolunburu. Gero etorri zan Simon Aldazabal be. Baiña lehelenguetarikua eta onena Luis Bolunburu izan zan. "Alejo" esaten etsen hari. Ik. antxitxikalari.


2 . aizkolari. iz. (TE). Cortador de troncos, leñador,-a. "Profesional del juego o competencias del hacha" (TE, 119). Euskal aixkolarixak izan izan dira proban Australiakuegaz be.


bolia agindu. esap. (ETNO). Lanzar la bola con poca fuerza; echar suave la bola. Boleta-jokuan bolia indar barik, suabe-suabe bota. Bota baiño, juaten laga. Ik. bolia bota.


boletan egin / jokatu. du ad. (TE). Jugar a los bolos; apostar a los bolos. Boleta-jokuan egin. Mezatara jatxi, eta boletan ein barik pare bat ordu ez zan itxulitzen etxera. / Boletan jokatu eban aldian zeroian dirua.  Eibarren ez da boluetan egiñ esaten


© BUAko guztiak
sokatira. iz. (NA). Juego de dos bandos tirando de una cuerda; deporte rural que consiste en dos equipos tirando de los extremos de la misma cuerda. Sokatiran Arzeniegak euki juan ekipo gogorra. Baten gero hemen, Arzeniegan kontra eitteko seleziño bat ein juen, hemen Markiña ingurukuak eta giputxak eta ekarritta: Urtaiñ eta -orduantxe jeuan harri-jasotzen onduen eta laster boseuan ekitzeko-, Markiñako Leoia eta zera eta... Markiñan llenazo enormia frontoian; jente guztiak hemenguak irabaziko ebelakuan, eta jo-ta Arzeniegak ixa bertara Arzeniegaraiño eruan jittuan! Hamen sokatiria zer zan iñok be ez jekixan.


parreko (parretako, parretakuak). iz. Desempate [en el juego de bolos]. Bola-jokuan danak bota eta gero, parra egin dabenen artian parra hausteko egitten dana. Oiñ parrekuak bota zeinek irabazi erabagitzeko.  Pluralian erabiltzen da: parrekuak.


arrio egin. du ad. (TE). Echarse atrás, rajarse, achantarse. Atzera egin, kokildu. Hainbeste diru jokatu bere alde, eta arixak arrio ein dau laugarren topia baiño lehen. / Azken orduan ez dozula jokatu nahi? Hori arrio egittia da. / Ez eixozu arriorik egin, eixozu aurre, bildur barik. / Arrio, arrio, bildurtuta atzera ein dozue! Arrio eittia dok hori. / Hori entzun ebanian, bildurtu ei zan alemaniarra ta arrio ein ei eban. (Zirik 39). Ik. atzera egin, karraskadia jo.


harri-jasotzaille [harri-jasotzaile]. iz. (TE). Levantador,-a de piedras. Sanson beziñ indartsua Itziarko harri-jasotzaillia. / Jose Retolaza, Iturrino, fama haundikua zuan hemen, harri-jasotzailliak preparatzen, aixkolarixak eta idi-probak.... Ik. karga-jasotzaille.


harri-jasotze. iz. (TE). Levantamiento de piedras. Harri-jasotzia, indar-joko gogorra. Ik. karga-jasotze.


karga-jasotze. iz. (TE). Levantamiento de peso. "Gaur egunian harrixa jasotzen da gehixenbat, baiña lehen ingudiak, zorruak... be jasotzen ziran" (ETNO). / "Competencia de levantamiento de peso" (TE, 480). Karga-jasotze berua ei da domekan Deban. Ik. harri-jasotze.