Herri kirolak
bóleta. iz. (ETNO). Juego de bolos. Ik. bola-joko, txirlo, azpijana emon, bolia agindu, bolia bota, burpilla emon, erdikuts, gainjana emon, hankageldixan bota, hirutxirlo, oholuts, birlo, gaiñuts.
boleta-joko. iz. (ETNO). Juego de bolos. Ik. bola-joko, bóleta. Beste herri batzuetako bola-jokua Eibarren bóleta-jokua edo bóletia da.
boletan egin / jokatu. du ad. (TE). Jugar a los bolos; apostar a los bolos. Boleta-jokuan egin.
Mezatara jatxi, eta boletan ein barik pare bat ordu ez zan itxulitzen etxera. / Boletan jokatu eban aldian zeroian dirua. Eibarren ez da boluetan egiñ esaten
bolari. iz. (TE). Jugador,-a de bolos. Boleta-jokuan jokalarixa.
Argiñaoko gizona, bolari amorratua. Beste herri batzuetako birlari, Eibarren bolari esaten da.
besatira (besatiraka). iz. (ETNO). Rehuir la carga cruzando las patas. Idi probetan, idi batek nahi bixak hankak barrurutz botatzia, zuzen juan biharrian (NA). / Entrecruzar las patas los bueyes o animales que van atados en el yugo al no poder con la carga; rehuir la carga cruzando las patas y echándose hacia fuera (ETNO).
Horrek be, dana besatirakia eta holakua dake..
txokor-batze. iz. (ETNO). Deporte rural que consiste en recoger cáscaras de maíz; carrera recogiendo panochas. Ik. kaskara-batze.
antxitxiketalari. iz. (TE). Atleta; corredor; corredor de atletismo. Maratoi-ko antxitxiketalarixa baiño ariñaua ei da guria. / Antxitxiketalarixa, onena, Luis Bolunburu. Gero etorri zan Simon Aldazabal be. Baiña lehelenguetarikua eta onena Luis Bolunburu izan zan. "Alejo" esaten etsen hari. Ik. antxitxikalari.
bolia agindu. esap. (ETNO). Lanzar la bola con poca fuerza; echar suave la bola. Boleta-jokuan bolia indar barik, suabe-suabe bota. Bota baiño, juaten laga.
Ik. bolia bota.
boletan egin / jokatu. du ad. (TE). Jugar a los bolos; apostar a los bolos. Boleta-jokuan egin.
Mezatara jatxi, eta boletan ein barik pare bat ordu ez zan itxulitzen etxera. / Boletan jokatu eban aldian zeroian dirua. Eibarren ez da boluetan egiñ esaten
sokatira. iz. (NA). Juego de dos bandos tirando de una cuerda; deporte rural que consiste en dos equipos tirando de los extremos de la misma cuerda. Sokatiran Arzeniegak euki juan ekipo gogorra. Baten gero hemen, Arzeniegan kontra eitteko seleziño bat ein juen, hemen Markiña ingurukuak eta giputxak eta ekarritta: Urtaiñ eta -orduantxe jeuan harri-jasotzen onduen eta laster boseuan ekitzeko-, Markiñako Leoia eta zera eta... Markiñan llenazo enormia frontoian; jente guztiak hemenguak irabaziko ebelakuan, eta jo-ta Arzeniegak ixa bertara Arzeniegaraiño eruan jittuan! Hamen sokatiria zer zan iñok be ez jekixan.