Burdinolak


1 . tobera. iz. (ETNO). Tobera. Hauspuen mutur bixetatik urtetzen daben haixia sutegira bideratzen daben haixebidia. Hauspo bixen muturrak bat egitten dabe eta toberatik zihar haixia sutegira doia indartsu.


2 . kapela. iz. (ETNO). Sombrero de ferrón. Olagizonen txapel hegal-zabala. Kapela igartu eta erdikin bat buruan, zapi kedartu bat bekoki erdiraiño, izardixa hartu eta suan berotasuna arintzeko.


arragoa. iz. (ETNO). Crisol; fragua. Burdiña urtua jasotzen daben labian behe aldia (Mogelen burdiñolan sutegixa eta arragoa gauza bat dala esan leike). Laboratorixuan zenbait sustanzia urtzeko eta nahasketak egitteko ontzixa.  Ikusi deigun sutegi edo arragoa.  "Hoyo revestido de piedra a especie de calero, situado junto a la ferrería de Ibarra" (EOYE, 1516, 1533, 119-120. or. (JEL)). / "Betiko gaztelaniazko fragua, crisol esanahixetatik aldenduta" (AN).
arrago-etxe. iz. (ETNO). Departamento de fragua. Burdiñolako sei sailletako bat: arraguan edo sutegixan etxia edo sailla. Arrago-etxian dago arragoa edo sutegixa.


guzur-aska. iz. (ETNO). Entrada del agua a la rueda. Kunbotik tikiñoian pote edo paletara ura bideratzen daben askia. Burdiñoletako berbia da. Txinbuak ur-ahua zabaltzen dabenian, guzur-askatik zihar jausten da ura tikiñoian paletara, bira eragitteko. Tikiñoi bakotxak dau bere guzur-askia.


pala. iz. (ETNO). Pala de rueda. Tikiñoi, azeliñ, errueda edo turbiñian beso planuetariko bat, nun urak indarra eginda turbiñiari bira eragitten detsan. Burdiñoletako berbia da. Oletan errueda mota bi erabiltzen dira: paladunak ("karramadunak" be deitzen jakuenak) eta potadunak. Ik. karrama, pota.


zepo-ama. iz. (ETNO). Base de postes del mazo. Gabixan zepuak edo zutoiak oiñarri hartzen daben zurezko pieza haundixa. Burdiñoletako berbia da. Gabixan bira-lekueri (kojinetieri) eusteko zurezko zutoiñ edo zepuak zepo-amiari lotuta (doiaz).