Burdinolak


arrago-etxe. iz. (ETNO). Departamento de fragua. Burdiñolako sei sailletako bat: arraguan edo sutegixan etxia edo sailla. Arrago-etxian dago arragoa edo sutegixa.


habaurre. iz. (ETNO). Vigueta muy alta. Burdiñolan urak eraginda hauspuak mogitzeko mekanismuan atala. Habaurre dalako hau zera izan leike: mutur batian daben kontrapisuan eragiñez, hauspua airez bete deiñ eskamela jasotzen daben palankia.


para. iz. (ETNO). Pala. Zurezko kerten luze samar bati lotutako metalezko xafla zabal batez osatutako erreminttia, olan, ikatza eta mia mogitzeko. Burdiñoletako berbia da.


ziar-leku. iz. (ETNO). Depósito de escorias. Lurrian daguan deposittua, ziarzulotik jausten diran silikato urtuak, zepak eta loikerixak, jasotzen dittuana. Burdiñoletako berbia da. Lurrian, ziarzulotik urtetzen daben silikatuak hartzeko ziar-lekua dago.


durmienda. iz. (ETNO). Durmiente. Olako piezarik haundixena zolari lotua eta beste guztien euskarri eta oiñarri dana. Burdiñoletako berbia da. Durmiendian gaiñian burkuak, burkuen gaiñian aldabarrak eta aldabarren gaiñian bogia.


1 . karrama. iz. (ETNO). Pala de rueda. Errueda-palia. (...) paladun erruedak, 'karramadunak' deitzen jakuenak.... Ik. pala, pota.


txikitzaille. iz. (ETNO). Jefe de ferrería menor. Olatxo edo tiraderetako burua.


bergamazo. iz. (ETNO). Pared trasera del horno. Sutegixan lau albuetako bat, tobera edo haixebidia daroiana. Haiza-harri edo bergamaillua be deitzen jako. Burdiñoletako berbia da. Ik. bergamaillu, haiza-harri.


boga. iz. (ETNO). Pieza sostén y eje para el movimiento de la viga del martinete/mazo. Gabigunan burdiñazko uztai haundixa, haren biraketa-ardatzerako albo bixetan mutur zilindriko bana dittuana euren kojinetietan. Burdiñoletako berbia da. Biratzeko, burdiñazko uztai haundixagua, bogia, albo bixetara biratzeko mutur bana daroiazena. Ik. aldabarrak, gabigun.


haizearka. iz. (ETNO). Caja de agua; trompa. Haixia emoteko, hauspuen ordezko sistemia; tutu bertikal batetik arkara jausten dan urak, arkia betiaz haixiari bultza egitten detsana. Burdiñoletako berbia da. Ur txipriztiñez nahastautako haixia botatzen dau sutegira eta mesede egitten detsa burdingaixa erreduzitzeko erreakziño kimikuari.  Ejenpluan ez dago berbia sartuta, baiña ostian daukan balixo etnografikuagaittik halan laga dogu.