izond.
harroki (harroka). izond. (TE). Arrogante, orgulloso,-a; vanidoso,-a. Harrotixa, haundiustetsua.
Harrokia dozu, uste barik, gaztetxuori! / Gizon txatxar harrokixa. (Ibilt 366).
Ik. harroputz, harroti, harro, harroskillo, -ki / -ka. Ez da gaur egunian erabiltzen; entzunaguak dira harro samarra, harroxkua, harroputza...
sasijakintsu. izond. (NA). Sabidillo,-a, sabelotodo, resabido,-a. Jakintsu izan barik itxurak egitten dittuana.
alperrontzi [alferrontzi]. izond. (TE). Vago,-a, holgazán,-ana, haragán,-ana. Alper haundixa.
Gizonak, alperrontzi etxekalte negargarri bat urten detsa koittauari. / Alperrontzi haundi bat zara zu!. / Ez dok hik asko lagunduko, alperrontzi garauorrek!. Ik. alperki, nagi, zuri, alper.
zapotsu (zaputsu). izond. (TE). Rencoroso,-a, que guarda rencor. Urtetan bere gaizkiñak ahaztutzen ez dittuan zapotsua jatzu ha gizona. / Zaputsuak zaittuanian eiñ Jaun Mendakarixa. (Ibilt 114).
Ik. gorroto, gorrototsu, zapo.
igar (iger, iar, ier) [ihar]. izond. (TE). Seco,-a; arrugado,-a; marchito,-a; árido,-a. Hezia ez dana, bizittasuna galtzeraiño sikatu dana. Egur igarra sutarako. / Agura igar txiki bat. / Kokota, igarra ta ximela eukan. (Zirik 88).
urre-kolore. izond. (NA). Dorado,-a, color dorado. Mozolua, klase bat da "gaberdikua" esaten jakona. Mozoluak, hamen hiru klase ero ibiltten dia, eta txiki-txiki bat da polittena, urre-koloreko zer bat.