izond.


txoriburu. izond. (TE). Ligero,-a de cascos, casquivano,-a; cretino,-a, estúpido,-a. Txoriburu bat zanetik, berihala jan eban gurasuak laga zetsen etxia. / Senarrak alperra eta txoriburua urten detsa. / Holan kontau zestan behintzat "txori-buru" batek, kardantxillo bat kaixola dotore batian kantatzen zan artian. (Zirik 83). / Txoriburu askok diñue, liburu onak eta txarrak, danak irakorri bihar dirala. (Zirik 44). / Andrakume txoriburuak zeru azpian diran artian. (Ibilt 469). Ik. buruarin, kaskarin.


lotsagabe (lotsabage). izond. (TE). Sinvergüenza; descarado,-a; desvergonzado,-a; insolente. Dotore jantzia arren, lotsagabia beste ez lakua. Ik. lotsagarri, lotsarik bako, lotsabako.


abil. izond. (TE). Hábil. Gizon abilla bere ofiziuan.


ulekizkur (uleizur) [ilekizkur]. izond. (TE). De pelo rizado, de pelo crespo. Noixian behin, famelixa zurixen artian be agertzen dira ulekizkurrak. / Ulekizkurra zan bat famelixa haretan. Ik. kizkur.


maitte-maitte [maite-maite]. izond. (TE). Muy amado,-a, muy querido,-a. Oso maittia. Nere bihotzeko maitte-maittia. Ik. maitte.


1 . guri. izond. (TE). Rollizo,-a, grueso,-a, gordo,-a, lozano,-a. "Se dice del animal bien cebado y por extensión de la persona en buen año" (TE, 416). Oillasko guri-gurixak erreta afaldu genduzen. / Goizian goiz jaiki biharko dogu, gure frailliok zer diñuen beitzeko; bata, ba, gizen gurixena dago eta ondo izango da hiltzia odolostiak eitteko. (Ibilt 461).


pendelu. izond. (NA). Pelele.


buruzale. izond. (TE). Egoísta; interesado,-a. Bere buruan zalia. Buruzalia gazte-gaztetatik agertu zan. Ik. berekoi, beretzako, berezale.  Gitxi erabiltzen da.


1 . eskuz egiña (eskuz egindako). izond. (TE). Hecho a mano. Eskuz egindako belarrittako paria erregalatu zestan amak. Ik. eskuzko.  Eskuz egindakoa gehixago erabiltzen da eskuz egiña baiño.


ahozatar. izond. (TE). De hablar obsceno. Mihin-zatarrekua, berbetan zatarkerixak esaten dittuana. Peralta beziñ ahozatarra. Ik. min zatar.