izond.
jokolari (jokalari) [jokalari]. izond. (TE). Jugador,-a; que apuesta. Jokuan dirua jokatzeko zaletasuna dabena.
Zalduna, baiña jokolari amorratua. / Aritxalarixa, arriolarixa, irutxurlarixa, jokolarixa, harrilarixa (armerixako berbia da). / Egundo ez naiz izan jokalarixa. (Zirik 102).
tentel. izond. (JSM). Tonto, atontado, -a, alelado, -a, lelo, -a, embobado, -a. Tira! tira! juari etxera, tentelori, hirekin alperrik dok eta!.
eguzkitsu (euzkitsu). izond. (TE). Soleado,-a. Erosi deigun baserrixa, izan deilla behintzat euzkitsua, nahiz da ostian apaindu haundirik ez.
koskordun. izond. (ETNO). tipo de culata. Pistolet erako kaxiari esaten jako. / Se dice de la culata tipo pistolet.
Eskopeta honek kuliandia koskorduna jaukak.
karu. izond. (TE). Caro. Prezio edo kostu haundikua. Eta ondiok, arraiña karu saltzen dala esango dabe legorrian! / Bihargiñak karu urtetzeskuela (urtetzen deskuela). (Zirik 112).
/ Ze karu eta ze oste! Esaixok juan deilla kakatara!
euskal. izond. (TE). Vasco,-a. Berba-elkartietan aurretik doian osagaixa: Euskal Herrixa, euskal kulturia, euskal dantzak, euskal jaixa, euskal jolasa...
Euskal jolasetan, indarra beti temarik nausiña.
Euskal Herria. iz. (TE). Pais Vasco; Pueblo Vasco. Izen berezi bihurtu da herria berbia Euskal Herrixan kasuan, eta oiñarrixan, hizkuntza komunidadia aitzen emoten dau ("euskara-herria"); horrekin batera dagokixo komunidade historiko-kultural eta geografikuan kontzeptua. Estadu bittan, hiru administraziñotan eta zazpi herrialdetan banatzen da.
Idiazabalgo gaztaia, Euskal Herrixan onena. / Euskal Herrixa, euskerian herrixa. Ik. herri, Euskadi. Berba honekin, TEk salbuespena sarreran: Euskal Herrixa ezaugarri fonetiko barik: Euskal Herria.
euskal-dantza. iz. (TE). Danza vasca; baile vasco. "Danza euskara, por antonomasia el aurresku" (TE, 362).
Aurreskua, euskal-dantza garbixena.
euskal-itxuratu. du ad. (TE). Euskerizar una voz de prestado. Latinetiko maillegua euskal-berben altxorrerako itxuratu, etxekotu.
Nahi da nahiz ez, euskal-itxuratu bihar izan dira erromatarrengandiko berba asko, eta nere ustez, gure hizketa zaharra gogortzeko, ugaritzeko eta berari iraun eraitteko.
euskal-jai. iz. (OEH). Fiesta vasca. Igezko urtian Eibarren egin ziran Euskaltzalien Batzarretan hainbat euskal-jai ederren tartian umientzako sariketak pe egon ziran. (Zirik 110).
euskal-jende. iz. (TE). Vascos; pueblo vasco. "Pueblo vasco en el sentido étnico" (TE, 362).
Euskal-jende artian, badira ule argi, begi urdiñ, ifarraldekuen letz azal zurixak, sortaldeko itsas epeletiko illunen onduan.
euskal-jolas. iz. (TE). Juego vasco; juego de pelota; pelota vasca; deporte vasco. "Juego vasco, por antonomasia la pelota" (TE, 362).
Gure herri guztietako euskal-jolas nausiña, pelotalekuan.
euskal-soiñu. iz. (TE). Música vasca; canción vasca. "Música vasca, por antonomasia el zortziko" (TE, 362).
Zortzikua, euskal-soiñu agirixena.
faltsu. izond. (TE). Falso,-a. Izan danik gizon fiñenan inguruan be, hamabi lagunetik bat faltsua. / Kuletru faltsuagaz huts eiñ ezkero, ez dago biharamonik.