izond.
pikuluze. izond. (TE). Hablador,-a, charlatán,-ana; picotero,-a. Beste asko bezela, pikuluziak galdu eban.
kaiku mozolo,-a. izond. (TE). Tonto,-a, necio,-a, majadero,-a. Majadero haundixa. Kaiku eta mozolo esanahi antzerakua dake bixak, eta bixak batuta indarra gehitzen detsa izenonduari. / "Se dice para calificar de estúpido o cosa parecida" (TE, 472).
Kaiko mozolo galanta zuen senidia. Ik. kaiku. Normalian kaiku erabiltzen da eta ez kaiko. Bestalde, kaiku mozolo-k jenerua be hartzen dau andrei erreferentzia egiten detsenian: kaiku mozola.
txankamaki (txankamakilla). izond. (JSM). De piernas largas y muy flacas. Hanka luze eta argalak dittuanari esaten jako (EEE). Ik. txankamehe. Pluralian.
gauzaeztan. izond. (ETNO). Pieza defectuosa; inútil, incapaz. Gauzaeztan pieza askotxo bota jok makiñiak azken aldixan. Anton. gauzadan. Ik. erreus, gauza izan, gauzaez.
baltzizka [beltzezka]. izond. (TE). Negruzco,-a. Artia arbolian orrixa, berde-baltzizkia. / Mendiko eguzkegaz baltzizkia zan bera. (Ibilt 62).
kaskajo (kaskaju) [kaskailu]. izond. (TE). Insensato,-a, necio,-a. Buru gitxikua, kaskariña.
Bere dotoretasun guztiagaz, kaskaju haundi bat; badakizu zeiñ. / Bene-benetan, kaskajua zuen lagun haura.
kaskajuen egun. iz. (ETNO). Viernes . "Se le llamaba así al Viernes".
Lehen Untzagan udan eguenetan eta domeketan musikia. Hantxe eitten genduan dantzan. Hantxe topau najuan nik nobixia! Ta eguena zan kaballero txikixen eguna. Eta barixakua kaskajuen eguna. Gaur egun ez da erabiltzen.