Landara izenak


ezpel. iz. (ETNO). Boj (Buxus sempervirens). Eibarren ez dago ezpelik, berezkorik behintzat. / Ezpel zura ei da onena koillarak egitteko.


© Jaione Isazelaia
1 . horma-bedar. iz. (ETNO). Albahaquilla (Parietaria diffusa).


kardu-lora. iz. (ETNO). Cardo rizado (Carlina acaulis). Ik. eguzki-lora.


© Ezezaguna
© Ezezaguna
baba baltz [baba beltz]. iz. (TE). Haba (Vicia faba). Baba-baltza urdaixakin, ikazgiñen eguneroko jatekua. / Legatza, baba baltzakin ipiñitta ederra euan. (Zirik 47).


2 . makal. iz. (ETNO). Álamo negro (Populus nigra). Ik. txopo.  Toponimixan dokumentauta dagoz Makalarro, Makalarrokua, eta Makalarrobarrena leku eta basarri izenak.


© Jaione Isazelaia
haritz (haritx, haretx, haitx). iz. (TE). Roble (Quercus robur). Haritxa, egurretarako zugatz onenetako bat. / Haritza, izan laikian egurrik onena gauza askotarako. / Hamen haritxa beti ezagutu juagu gitxi. Gaztaiñia asko. Gaztaiñia eta pagua asko. Ipurua, Unbe, Illordo ingurua, Galdaramiño... Hor gaztaiñia asko. Eta Matsarixan be bai. Baiña haritxa gitxi: Urko inguruan, Mandiolan eta Agiñan piskat.... Lehenago egongo zan, ezta? baiña gure sasoirako gitxi. Haritx-tantai solte batzuk, bide ertzetan, eta erreka inguru batzuetan, baiña gitxi. Oingotxe moduan.  Bes. haritxale, haritx-tantai, haritz-mendi, harizti. / Aricha (EOYE, 1475, 97. or. (JEL)).
haritz amerikano. iz. (ETNO). Roble americano (Quercus rubra).
haritz-mendi. iz. (TE). Robledal, robledo; monte robledal. Nere akorduan ondiokan, Urko eguzki-aldia zan haritz-mendixa. Ik. harizti.
haritz-tantai. iz. (ETNO). Roble bravío; roble sin desmochar.


© Jaione Isazelaia
mimosa. iz. (ETNO). Mimosa (Acacia dealbata).


kiñarra [ginarra]. iz. (TE). Brezo (Calluna vulgaris, Erica sp., eta beste batzuk). "Planta leñosa de monte con pequeñas flores cárdenas, que en Eibar ha dado nombre a Kiñarra-ballia. Se utiliza para fabricar ásperas barrederas o escobas que llamamos itxuskixa" (TE, 490). Kiñarriagaz eitten da itxuskixa. Ik. txillar.


zartain-ipurdi. iz. (ETNO). Zanahoria silvestre (Daucus carota). Ez dakit zergaittik, baiña holan jako izena, "zartaiñ-ipurdixa". Ez dakit, ba, zapala eta biribilla dalako, zartaiñ ipurdixa modokua.


© Jaione Isazelaia
matxingarratz. iz. (TE). Acedera (Rumex acetosa). "Planta herbácea que mascábamos los chicos, para gustar el jugo agridulce de la misma" (TE, 549). Eskolakuak giñanian, matxingarratzak batzen genduzen egarrixa kentzeko. / Matxin-garratza! Geuk be bai egarrixa kentzeko... umiak bakarrik ez! Geuk be bai iñoix bedarra ebaten gabizenian ta berotutakuan, egarrixa kentzeko hartu hori ta "ra!". Ez zeguan ba "Kasik" eta "Koka-kolarik" eta!. Ik. bedar garratz.