Landara izenak
katu-lora. iz. (ETNO). Izena jaso dogu, baiña lekukuak ez daki zigur nepeta dan ala ez.
Katu lora (Stachys lanata). (JME).
batana. iz. (TE). Menta, hierbabuena (Mentha suavolens). "Planta silvestre olorosa, variedad de la menta" (TE, 226).
Batana, ardi edo arkakotxuen kontrakua dala esaten dabe. / Oso antzerakuak dira bixak, batania eta mendafiña. Baiña igartzen da, zein dan zein. Bai, mentak asko dagoz, 2 edo 3 diferentiak bai. Baiña usaiña ona beti. Lehen armarixuetan-eta ipintzen zan, usain gozua emoteko; ohian be bai. Kokua hiltzen dau horrek. Ik. mendafin, menta-bedar.
1 . hur. iz. (TE). Avellano (Corylus avellana). Hurra, kareharrizko sailletan etortzen da hobeto. Ik. hur-arbola, hurritx. Eibarren h-rik esaten ez danez, mugagabian ur-ekin nahastau leike, baiña hur-en kasuan artikulua edo edozein kasu marka hartzerakuan amaieran konsonante dardarkarixa anitza da, urra, eta ur-en kasuan artikulua hartzerakuan ura egitten da.
sube-arto (subarto). iz. (ETNO). Aro, jaro (Arum italicum). Ik. esne-lora, suba-lora, suba-bedar, zapo-kipula.
piku-arbola. iz. (TE). Higuera (Ficus carica). ... Eta beste baten, gosetu zan. Eta ikusirik urriñetik piku-arbola bat orriz jositta, juan zan ezer topatzen ete zetsan... Ik. piku.
1 . intxaur. iz. (TE). Nogal (Juglans regia). Intxaur-arbolia.
Intxaurra, arbola kerizatsua. Ik. intxaur-arbola, intxaur-zugatz.