Landara izenak
zartain-ipurdi. iz. (ETNO). Zanahoria silvestre (Daucus carota). Ez dakit zergaittik, baiña holan jako izena, "zartaiñ-ipurdixa". Ez dakit, ba, zapala eta biribilla dalako, zartaiñ ipurdixa modokua.
matxingarratz. iz. (TE). Acedera (Rumex acetosa). "Planta herbácea que mascábamos los chicos, para gustar el jugo agridulce de la misma" (TE, 549).
Eskolakuak giñanian, matxingarratzak batzen genduzen egarrixa kentzeko. / Matxin-garratza! Geuk be bai egarrixa kentzeko... umiak bakarrik ez! Geuk be bai iñoix bedarra ebaten gabizenian ta berotutakuan, egarrixa kentzeko hartu hori ta "ra!". Ez zeguan ba "Kasik" eta "Koka-kolarik" eta!. Ik. bedar garratz.
albaraka (albaaka). iz. (ETNO). Albahaca (Ocinum basilicum). Lehen erromerixara albarakia eruaten zan paparrian, usain gozua eukitzeko.
arto-putz (artaputz). iz. (ETNO). Tizón del maíz (Ustilago zeae unger). Baiña ustelak jakanaz hamen bueltan... Artaputza izan leike. Artaputza esango genduke guk. Ustela esaten detsagu guk; artuak eukitzen daben ustela esaten detsagu guk. Artaputza.
belarri-bedar. iz. (ETNO). Uva de gato (Sedum album). Belarri-bedarra be bai, beste bat. Nik aspaldixan ez dot ikusi. Kaktusa modukua da hori, belarri-bedarra, belarriko miña kentzen dabena. Estutu kotxarilla baten hartuta, estutu ta bota tantak belarri barrura. Ik. belarrikomin-bedar.