Eibar aldeko hiztegia
tikiñoi. iz. (ETNO). Rueda hidráulica. Uran energia biraketa-mogimendu bihurtzen daben makiñia. Errueda hidraulikua, turbiñia edo azeliña.
Olan tikiñoi bi dare, bata gabixa darabillen tikiñoia eta bestia hauspuak darabixazena. Bakotxan txinbuak guzur-askian ahua zabaltzen dabenian hasten dira biraka. Ik. azelin, errobera, errueda. tikiñoi nausi (tikiñoi nagusi). iz. (ETNO). Rueda del martinete. Gabixa darabillen tikiñoia.
Gabixari eragitten detsan tikiñoiari "tikiñoi-nagusi" deitzen jako eta bere ardatzari "ardatz-nagusi". |