Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ka. interj. (NA). ¡Creo que no!, ¡diría que no!. -Gaur sardaurako bihar dian sagar danak batuko douz ala? -Ka! ezingo dou dana amaitxu....
kaballerituen egun. iz. (ETNO). Se le llamaba así al jueves.
kaballo. iz. (NA). Caballo. Donostiako kaballuak eta Bilboko kaballuak eta -orduan hemen taillarretarako eta trasporterako dana kaballuak ibiltzen zittuan-, ba kaballuak etorten zittuan probak eittera astelehenetan. Ik. zaldi.
kabezera. iz. (NA). Nudos para atar a animales domados por la cabeza. Animalixa haundixak lotzeko erabiltzen da: ganauak eta kaballerixia normalian.
© Jaione Isazelaia
kabia [habia]. iz. (TE). Nido. Etxetxuari jarri detse izen letz "Nere kabia".  Eibarren ez da erabili izan normalian, habixa baiño.
kabidu (kabiru), kabitze (kabidutze) [kabitu]. da ad. (TE). Caber, entrar. Alperrik diruak asko harrotu zaittu, kabiduko zara. / Ez zan erreza etxe hartan danok kabidutzia. / Izan ezin laikiana liburu hartan diran gauza guztiak buruan kabitzia. / Hogei errialekuetan hire bururik ezin leikialako kabidu. (Zirik 61).
kabidu eziñik (kabiru eziñik). esap. (EEE). No cabiendo en sí. Oso harro. Loterixan lehenengo premixua atara dabenetik kabidu eziñik dabil.
kafe. iz. (TE). Café. "Naturalizado seguramente al introducirse el producto y su infusión en los hábitos del consumo" (TE, 472). Ohittu bakueri, kafiak lua galtzen detse. / Kafia trankil hartzeko asmuetan urten eban etxetik. (Zirik 117).
kafe-txano. iz. (JSM). Colador de café.
kafesne (kafia-ta-esne, kafitesne) [kafesne]. iz. (NA). Café con leche. Oin bixok kafesnia hartuko dou, eta ala! aide! jantzi zapatak eta listo! Zuk zer? kafia hutsik nahi dozu ala esniakin?, epelao!. Ik. kafitesne.
kafitesne (kafia-ta-esne, kafiatesne, kafesne) [kafesne]. iz. (TE). Café con leche. Eibarko gosarixa, kafia-ta-esnia zortziretan. Ik. kafesne.  Gaur egunian lokuziñua zihero lexikalizauta dago, sarrittan goruzko diptonguekin esaten dalako kafíatesnia, edo murriztuta kafítesnia.
kaiku.
© J.L.Etxegoien
1 . kaiku. iz. (TE). Cuenco de madera para recoger leche; cuenco de piedra. Ardi-esnia batzeko erabiltzen dan zurezko ontzixa.  / "Cuenco de piedra para usos domésticos, como en la edad neolítica" (TE, 472). "Kaiku" ba jertsi klase bati be esaten jako, baiña kaikua da egurrezko ontzi bat, lehen ardixak jasteko ibiltten zana, baiña guk ez dogu usau.  Ez da Eibarren erabiltzen, ezaguna dan arren.
2 . kaiku. iz. (NA). Jersey típico vasco de lana. 'Kaiku' jertsi klase bati be esaten jako, baiña kaikua da egurrezko ontzi bat, lehen ardixak jasteko ibiltten zana, baiña guk ez dogu erabilli.
3 . kaiku. izond. (TE). Tonto,-a, necio,-a, majadero,-a. "Sobrevive la voz fuera del folklore con sentido figurativo de torpe" (TE, 472). Kaiku galanta zara zu behintzat! / Makiñatxo bat kaiku bada hortikaldetik! / Euskeria baztartuta Euskalerrixa salbauta dagolakuan. Kaiku madarikatuak. (Zirik 41).
kaiku mozolo,-a. izond. (TE). Tonto,-a, necio,-a, majadero,-a. Majadero haundixa. Kaiku eta mozolo esanahi antzerakua dake bixak, eta bixak batuta indarra gehitzen detsa izenonduari. / "Se dice para calificar de estúpido o cosa parecida" (TE, 472). Kaiko mozolo galanta zuen senidia. Ik. kaiku.  Normalian kaiku erabiltzen da eta ez kaiko. Bestalde, kaiku mozolo-k jenerua be hartzen dau andrei erreferentzia egiten detsenian: kaiku mozola.
kaikukerixa [kaikukeria]. iz. (OEH). Burrada, majadería. Ez jakiñian zer pentsau, bildurra ala kaikukerixia ete zan Zaldunan jaramonik eza. (Ibilt 476).
© Aitor Usobiaga
kaiña (kaiñabera) [kanabera]. iz. (OEH). Caña de pescar. Ez al jatzue bururatuko ezkontzerikan, bestela hor ikusiko zaittuet kaiña banakin edo beste zeozekin andriari iges eitte alde. (Zirik 107). / Baebillen Mariño bere kaiñiorrekin ixilleko-peskan. (Zirik 14).
kaiño-zulo [kainu-zulo]. iz. (TE). Sumidero, desagüe, alcantarilla. Kaiño-zulora jausi jakon eraztuna.
Kaitano (Kaittano) [Gaitan]. iz. ber. (TE). Cayetano. Kaittano, gure sasoian, dibujatzaillerik onena.
1 . kaixo. interj. (TE). ¡Hola!. "Saludo con que se aborda a las personas conocidas" (TE, 473). Kaixo!, aspaldiko Bartolo!; nundik zara hainbeste denboran?
2 . kaixo [kaio]. iz. (ETNO). Gaviota (Larus sp.). Ik. itsas txori, kulixa.
kaixola.
A. Sarasua (CC-By-SA)
1 . kaixola [kaiola]. iz. (TE). Jaula; (fig) hogar . Nahi tta urrezkua izan, kaixolia kaixola. / Kardantxillo bat kaixola dotore batian kantatzen zan artian. (Zirik 83). / Kintzena egun batian, orduak aurrera eta ez zan agiri Txoririk bere kaixolara (etxera). (Zirik 76).
2 . kaixola [kaiola]. iz. (ETNO). Jaula de obra. "Teillatuko hodeixiari bajadia ipintzeko aldamiñua, sokiakin esegitta goittik behera ibiltzeko". Trokolia erabiltten dok kaixolia jaso eta bajatzeko. Ik. trokola.
kaja [kaxa]. iz. (TE). Caja; ataúd. "Naturalizado con sus derivados, sin que los neologismos los destierren del habla común" (TE, 473). Bedratziretatik hamabixetara da eregitta kajia, hartu-emonetarako. / Kaja baltz baten barruan. (Zirik 12).
kajetola. iz. (TE). Membrillo en cajas de madera. "Se decía del membrillo, que en cajas de madera preparaban las confiterías para las fiestas de Navidad" (TE, 473). -Zer gabonsari emon detsue? -Kajetolia.  Artikuluakin: kajetolia.
kajoi. iz. Cajón. Apalak ondo dagoz, baiña kajoiak be bihar izaten dira. / Kajoi barruan. (Zirik 45). Ik. sarreka.  Sarreka baiño askoz arruntagua kajoi.