Eibar aldeko hiztegia
sagar. 1 . sagar. iz. (TE). Manzana (Mallus domestica). Sagar baten kontura hondatu giñan mundukuok. / Labara juan zaittez sagar errien eske. / Sagar erria baiño zimurrago arpegixa...
"Eibarren sagar klase honek jaso doguz: asilokia, baixona zurixa,
bost-kantoia, errege-sagarra edo errezil-sagarra, kurkubittia,
laukantoikua, libra-sagarra, makuxa-sagarra, sagar-urtebetia,
sanjuan-sagarra, santiago-sagarra, urdin-sagarra... JMEk Bergaran beste
honek be bai: agostu sagarra, esnaolia, frantzesa, guenetxia,
ipurberdia, kamusia, madari-sagarra, merkaliña, txori-sagarra,
zulote-sagarra eta zuma-sagarra" (ETNO).
2 . sagar. iz. (TE). Manzano (Mallus domestica). Sagarrak jarri dittu etxe gaiñian. Toponimixan: Sagartegieta, Sagarbieta...
aziloka. iz. (NA). Variedad de manzana. Lezetan lehen azilokak be eoten zian. Azilokia gozua da jateko. bost-kantoi. iz. (ETNO). Variedad de manzana. Sagar garratz samar eta onak.
errege-sagar. iz. (TE). Reineta; manzana reineta. "Variedad de manzana, estimada como la mejor" (TE, 332).
Errege-sagarrak daroiaraz gaixo batendako. Ik. errezil-sagar. errezil-sagar. iz. (ETNO). Reineta, variedad de manzana. Ik. errege-sagar. jan-sagar. iz. (ETNO). Manzana para sobremesa o postre. Jateko dan edozein sagar klase: errege-sagarra, sanjuan-sagarra, goldena...; ez, baiña, sardaua egittekua esate baterako.
Hor sagastixan dana jan-sagarra dago. kurkubitta (kurkubitxa) [kurkubieta]. iz. (TE). Variedad de manzana. Sagar kurkubitxak sagasti hartan. laukantoiko. iz. (TE). Variedad de manzana. Laukantoiko sagarrak ekarri detsuraz, ein zestasun mesedian ordez. Ik. bost-kantoi. makuxa-sagar. iz. (ETNO). Variedad de manzana. sagar-aska. iz. (ETNO). Cubeta para machacar manzanas. Sagar gitxi zeguanian, edo tolararik ez zeguan basarrixetan, sagar-askan joten ziran sagarrak, sagar-mazuakin, bertan txikittu, eta sardaua egitteko.
Ik. sagar-mazo. sagar-garratz (sagar-garaz). iz. (TE). Variedad de manzana, manzana amarga. Sagarrak talde haundi bittan banatzen dira: garratz edo gazixak batetik, eta geza edo gozuak bestetik (ETNO). / "Manzana de la variedad de las ácidas" (TE, 640).
Batzuek nahixago izaten dabe sagar-garratza gezia baiño. Beste batzuk gezia lehenago garratza baiño. Ik. sagar-gazi. sagar-gazi. iz. (ETNO). Variedad de manzana, manzana amarga. Sardauak zikin gehixao euki dau sagar-gazia gehixao sartu jakolako sagar-garaza baiño, gozuak ez dabelako gora eitten. Ik. sagar-garratz. sagar-geza (sagar-gaza). iz. (TE). Variedad de manzana, manzana dulce. "Manzana de la variedad de las dulces" (TE, 641).
Sardauak zikin gehixao euki dau sagar-gazia gehixao sartu jakolako sagar-garaza baiño, gozuak ez dabelako gora eitten. sagar-gozo. iz. (ETNO). Variedad de manzana, dulce; manzana para sidra. Sardaua egitteko sagar klasia.
Aurten sagar-gozua asko dago. Ia sagardaua zelakua urtetzen jakun!. sagar-joteko arka. iz. (ETNO). Arca para machacar y trocear la manzana para la sidra. Sagardaua egitteko sagarra joten dan lekua.
Gaztelu basarriko etxaurrian badagok bat. Bai, hantxe parian, etxaurrian. Ik. sagar-joteko makiña, sagar-joteko mazo. sagar-joteko makiña (sagarra-joteko makiña). iz. (ETNO). Máquina troceadora de manzanas para la sidra. Sagardaua egitteko sagarrak txikitzeko erabiltzen dan makiñia.
Ik. sagar-joteko arka, sagar-joteko mazo. sagar-joteko mazo. iz. (ETNO). Mazo para machacar y trocear las manzanas para la sidra. Sagardaua egitteko sagarra joteko erabiltzen dan mazua.
Ik. sagar-joteko arka, sagar-joteko makiña. sagar-mazo. iz. (ETNO). Mazo para machacar manzanas. sagar-mutxikin. iz. (TE). Residuo de manzana, resto de la manzana comida. "Resto de la manzana, después de haberla mordido por todos los lados" (TE, 641).
Bestientzat sagar-mutxikiña. Ik. mutxikin. sagar-umau. iz. (TE). Manzana(s) conservada(s) en el granero. Urtian zihar ganbaran umauta gordetzen diran sagarrak (ETNO). / "Manzanas que se guardan para Navidad" (TE, 641).
Gabonetan, izara artetik, sagar-umauak. sagar-urtebete (urtebete-sagarra). iz. (TE). Tipo de manzanas que se conservan todo el año. Sagar klasia, ederra, hori-horixa, eta garratz samarra (ETNO). / "Variedad de las que se conservan todo el año" (TE, 641).
Bost-kantoikua be, sagar-urtebetia. santixao-sagar (santixau-sagar, santiago-sagar). iz. (NA). Manzana roja que madura en agosto. Ene! honek ze dia? santixao-sagarrak? / Hau santiago-sagarra da, jateko gozua.. urdin-sagar. iz. (TE). Manzana, variedad con rayas rojas. Berandu jasotzen zan, urrittik aurrera, gorrixa, gogorra; erreta jateko ona (ETNO). / "Manzana dura, poco apetitosa, tardía, cruzada de rayas rojas en su pellejo" (RETANA, 9. alia, 3686. or.).
Zenbat urdin-sagar hartzen dan hango sagastixetan, ez dago konturik. |