Eibar aldeko hiztegia
eztul. iz. (TE). Tos. Neguko egualdi euritsuekin, eztula ugari entzun da mezatan. eztul-bedar. iz. (ETNO). Tusílago (Tussilago farfara). Bedar-ebaten, esate baterako, eta atxika hasi eta ezin geratu. Eta, bai ba, eztul-bedarra ebagi nahi barik, eta horretxegaittik! Eztul-bedarra ebagi ezkeriok, hautsa botatzen dau horrek, eta eztulka hasten zara batera-batera. eztula egin. du ad. (TE). Toser. Isillen egon bihar nintzan orduan, eztula ein biharra etorri jatan. eztula euki. du ad. (TE). Padecer/tener de tos. Juan daneko sei hillabetian, eztula daukat. eztuldun. iz. / izond. (OEH). El o la que tiene tos. Eztula dabena.
Eztula behar dik izan guretzat laguna, eztula ixildu ezkero jun dek eztulduna. (J.J. Lete in Zirik 101).
eztulka (eztulketan) [eztulka]. adlag. (TE). Tosiendo. "Tose tosiendo" (TE, 355).
Gau guztian eztulketan egon naiz. eztulketan egin / egon (eztulka egin / egon). esap. (AN). Estar tosiendo. kukurruku-eztul (kukurruko-eztul). iz. (TE). Tos ferina. Titikua zan gure bigarrena, kukurruko-eztul gogorrak hartu ebanian. Ik. kukurruku-eztul bedar. |