Eibar aldeko hiztegia
orratz. 2 . orratz. iz. (ETNO). Aguja, manecilla. Orratz formia daukan eta funziño askotarako erabiltzen dan gauzia edo piezia: erloju-orratza, iparrorratza... Taillarretan be sarri erabili izan da.
Gauzak neurtzeko aparatu askok eruaten dabe orratza: erlojuak, voltimetruak, anperimetruak, manometruak, konparadoriak eta abar. 3 . orratz. iz. (ETNO). Libélula. Ik. begixak ataratzeko, sorgin-orratz. orratz-buru. iz. (TE). Cabeza de alfiler. Orratz-burua lako friztixa txiki bat eta, zer jakiturixa haren obretan! orratz-buru baltz. iz. (TE). Alfiler de adorno; alfiler negro. Elixarako jantzi bihar gure andria, eta orratz-buru baltzik ez. / Alfilerrak izeten zian buru baltzak zeukenak, eta andra zaharrak buruko-pañueluan eruaten zebenian, buruko-pañeluan sartuta eruaten zittuen. Eta izen bat euken hárek espezial bat, baiña ez jata igual akordauko... urte asko dia hórrek ezautu dittuula eta.... |