Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
bular.
1 . bular. iz. (TE). Pecho, tórax. Damutasunez beteta, harri bategaz zauritzen eban bularra.
2 . bular. iz. (TE). Pecho(s), mama; seno. Neskatilla bularrak, urten-urtenak, agiri jakozen. / Zorionekuak zu hazi zinduezen bularrak! / Bularra agiri jakon.
3 . bular. iz. (TE). Leche materna. Ez dago botikan aman bularra lako gauzarik.
bular bateko anai. iz. (TE). Hermano de leche. Behin baten, erregia eta mendiko arzain bat bular bateko anaiak ziran. Ik. anaitzako, iñude, uezaitta.
bular-harro. izond. (TE). De mucho pecho; tetuda. Fraille-katilluakin hartu ezindako bular-harrua. Ik. titi-harro.
bular-punta. iz. (TE). Pezón. "Bular-puntia" andrazkuana, "errua" ganauana; "bularrak" eta "errapia" diran bezela.
bularra emon. dio ad. (TE). Amamantar, dar de mamar. Sanzioko Rafaelen pinturarik onenak, Ama Birjiñia bularra emoten bere umiari.
bularretan hazi. du ad. (TE). Criar en sus pechos. Bere bularretan hazittako seme maittia.