Eibar aldeko hiztegia
klak. onomat. (NA). Ruido seco y corto, rotura. Ume kutxauak! gero zorrixak eta, enee! enee! Orratzixa zerratua ez dozu jakingo zer dan!: gauza estu-estuak, bat orraztekua, eta beste holako txikitxo bat pasatzekua. Harek batzen zitxuan zorrixak, eta hantxe hillaran, klak! eta klak! eta... / Erreberua ba, haxe, jatxi barrixa. Etorten zian eratera banaka-banaka, eta basokara ederrak eraten zitxuen. Jatxi eta, epel-epela: klak! eta kitto! / Euskeraz "hausi" esaten da "klak!" eittia. / Kakahuesak eta hurrak diferentiak dia: kakahuesak bikixak izeten dia, kalekuak, erdixan klak! eittekuak.. |