Eibar aldeko hiztegia
txixa (txisa) [txiza]. iz. (TE). Orina, pis. Txixa analizau biharra daukat, erabagitzeko zerena izan leikian egarri hau. / Txixa analizatzia komeni zala. (Zirik 81).
txixa egin [txiza egin]. du ad. (TE). Orinar, mear. Txikittan esaten zeskuen sutonduan irintzixegaz txantxetan ibilli ezkero, ohian txixa eitten zala gabaz. / Euskal dantzari batek euskeraz ez jakitzia, oraiñela eskuetan hartu ta lurrera txixa eittia modukua dok. (Zirik 41).
txixa-bedar. 1 . txixa-bedar. iz. (ETNO). Gordolobo (Verbascum thapsum). Eibarren bertan ez dogu jaso, baiña Bergaran jasota dago, eta Eibarren izena ezaguna da.
2 . txixa-bedar. iz. (ETNO). Diente de león (Taraxacum officinale). Ik. kardu-hori. txixaeiñian (txixaiñan, txixaeiñan, txixaegiñian) [txizaeginean]. ger. Meando. Txixa egitten Bihar ez dan lekuan txixaiñan harrapau habe barriro be. / Ez nok ikusten txixaeiñan nagola ala? (Zirik 75).
/ Kontzeju osterutz juan zan eta hasi zan nasai, txistua atarata hormara
zarra-zarra txixaeiñan. (Zirik 80).
Ik. kakaeiñian. Gaur egunian, galduz doia berbiau, eta beronen ordez gehixago entzuten da "txixa egitten". |