Eibar aldeko hiztegia
asko. zenbtz. (TE). Mucho. Asko be asko itxain dogu zure zaiñ. / Erromako uria Napoles baiño askoz haundixaua. / Etorri aurretik batedonbatzuek kontau bihar izan zetsen Eibarren "gorri" asko zeuala ta kontuz ibiltzeko. (Zirik 104s).
/ Asko basarrietara juan ziran morroi tripatruk, ta beste askok ahal zeben moduan aurrera urten bihar izan zeben estuasun haretatik. (Zirik 48).
/ "Philips" bat emon zetsan, hoberik eztagola (ez dagola) ta, eta gure Martin abixau zan etxerutz pozik asko. (Zirik 63).
/ Gauzaren bat eztakazunian (ez dakizunian), ezetz esatia baiño askoz be hobe da antzerakuak eskeñi. (Zirik 115).
Ik. askotxo, askok nahi baiño hobeto. Esangura matiz asko daukaz eta erabili be funziño askotarako erabiltzen da. Esate baterako, konparaziñuen maillakatzaille lez "askoz ...-a(g)ua ... baiño" egitturan.
asko ardura desta ba. Mucho que me importa. "Se usa para menospreciar una contrariedad o algún desaire" (TE, 178).
Asko ardura desta ba neri zu hasarratziak!
Ik. zer ardura desta ba neri. asko eta larregi. esap. Harto demasiado. Asko ta larregi eiñ dozu oiñ artian.
asko izan. esap. (EEE). Ser mucho, ser demasiado. "Egoera bati apartekoa edo arraroa erizteko erabiltzen den esaldia" (EEE, 22).
Asko dok ba, hau be neri gertau biharra!
|