Eibar aldeko hiztegia
1 . lau. 1 . lau. zenbtz. (TE). Cuatro. Numero kardinala da.
Zeru azpiko lau kantoiak. / "Bittan", "hirutan", "lautan" da esatia beste "bi, hiru eta lau bidar". / Lau arruara ezta eritxi lehendabiziko txerria. (in Zirik 60).
/ Pernando, farolpian lau hankan gaiñian makurtuta ebillen da serenuak [...] esan zetsan. (Zirik 53).
/ Lau pelota etortzen jatazen da nahi tta nahi ez lauretarikoren bat azertatzen najuan. (Zirik 30).
Ik. hiru, bat bi hiru eta lau. Lau zenbakixa izan da beti (ez hirua) Eibarren jolasetan eta jokuetan hasieria
emoteko erabili izan dogun oiñarrizko numerua, baiña ez jokuetan
bakarrik, lan edo biharrian be bai.
lau hankan. adlag. (NA). A cuatro patas, gateando. Umiak lau-hankan ikesi dau. Ik. lau oiñian. Hauxe da erabiltzen dana, ez sinonimua. lau librako ogixa egin [lau librako ogia]. esap. (EEE). Konparazioa da, gauza bat aurrera ataratzia zaila edo astuna dala adierazteko (EEE, 46).
Holako semiak mundura ekartzia baiño lau librako ogixa eittia be hobe dok. (Zirik 41). Ik. lauko ogi, lauko. lau oiñian [lau oinean]. adlag. (TE). A cuatro patas. Ondiok lau oiñian dabiz han aurrenenguak. / Urten eban lauoñian erruki eske Jaungoikuan izenian. (Ibilt 462).
Ik. lau hankan. Lau hankan arruntagua da, geixago erabiltzen da.
|