Eibar aldeko hiztegia
nausi [nagusi]. 1 . nausi [nagusi]. iz. (TE). Jefe,-a, patrón,-a; superior,-a. Etxe, erakunde, talde, lantegi edo taillar bateko burua edo jabia; lehentasuna dabena, agintzen dabena, agintarixa.
Gure lanteiko nausixa, gizon ona da. / "Pelotia" eitte alde, bere lagun bati esan zetsan eruateko ha aingiria fabrikako nausixari. (Zirik 101).
/ [Etxekoandra bat] nausi eskubide guztiak zittuana bere etxian. (Ibilt 465).
2 . nausi [nagusi]. izond. (OEH). Principal, mayor, general, superior, -a. Estuasunian, deittu bihar izan zetsan [...] Nafarruako erregiñan botikarixo nausi lehelenari. (Ibilt 473).
3 . nausi [nagusi]. izond. (TE). Mayor, de más edad; primogénito,-a. Adiñez lehelengua dana; zaharrena.
Hau da famelixako nausixa, baserrixan geldittuko dana. / Handik lasterrera, basarriko seme nausixa jetxi zan botikara atia bizkarrian zeroiala. (Zirik 81).
Ik. nausin. 4 . nausi [nagusi]. izond. (NA). Mayor, anciano,-a, viejo,-a. Adin haundikua, zaharra.
Gaztia danian ba "txintxua" esaten da; eta gero persona nausi batgaittik berba eitten danian ba "ha zintzua zan" ero... 5 . nausi. izond. (JME). Mayor de edad. Adiñez heldua.
Nausixak bakarrik pagatzen dabe, umiak ez. / Pelikula hori nausixendako da. 6 . nausi [nagusi]. izond. (TE). Mayúscula. (letra)larrixa, maiúskulia.
Hasierako 'peia', nausixa eta apainduz beteta eiñ eban. Gitxi erabiltzen da; pe letrian sarreran darabil TEk izenondo hau, baiña ez detsa sarrerarik egin.
nausi izan / jarri [nagusi izan / jarri]. da/du ad.-esap. (OEH). Ser el/la que manda, ser el/la mejor, poner(se) por encima. Foballian Bartzelona eta pelotan Irujo dira nausi.
/ Ikusi diat jarri haizala, bertso lanean nagusi. (In Zirik 96).
|