Eibar aldeko hiztegia
burruka [borroka]. 1 . burruka [borroka]. iz. (TE). Pelea, lucha, combate, enfrentamiento. Aurreko tabernan burrukia izan da. 2 . burruka [borroka]. iz. (TE). Guerra. "Pelea, lucha y hasta guerra. En esta última acepción se entienden a lo sumo los encuentros locales de barrio a barrio o de tribu a tribu, tal como serían las guerras cuando se inventó la onomatopeya" (TE, 279). Gerria da burruka haundi bat; burrukia, gerra txiki bat. Ik. gerra, gudu, guda. burrukan bizi. da ad. (TE). Vivir peleándose; vivir en discordia. Ezkondu diranetik, burrukan bizi dira. / Burrukan bizi da lagunekin. Ik. burrukan egin, burrukan ibili. burrukan egin. du ad. (TE). Luchar, pelear. Mozkortzen dan guztian, drogaren bat atara eta burrukan ein barik ez da ogeratzen. Ik. burrukan bizi, burrukan ibili. burrukan ibili. da ad. (TE). Andar peleándose. Mutill hori, eskolatik urten eta burrukan dabill egunero. Ik. burrukan bizi, burrukan egin. burruketan. adlag. (ETNO). Jugando a peleas. Benetako burrukak be sarri izaten ziran antxiñako Eibarren (gehixenetan kuadrilla bat beste kuadrilla baten "territorixuan" sartzen zalako), baiña lagun arteko jokua be bazan burruketan egittia. Bi talde egin eta alkarren kontra hasten ziran burruketan. Jokua ez zan izaten ikubilka, alkarri heldu eta lurrera botazia baiño, lepotik, samatik, gerrittik... miñik egin barik (ETNO).
Hasarretu ezkero, burrukan egitten zan, baiña burruketan jokatu nahi zanian, ez eguan hasarretu biharrik: "egingo juagu burruketan?", eta baietza bazan, hartan ekitzen gentsan. Ik. ezpatetan. |