Eibar aldeko hiztegia
ziri. 1 . ziri. iz. (TE). Pasador; palo; cuña; clavija. "Pasador, pieza de seguridad" (TE, 739).
Zirixa sartixozu burpill horri, igesik eiñ ez deixan. / Zirixak gauza askotarako bihar izaten dira industrian. / Sekula ez jok jarri bihar zirixa nasai, bere neurrixan baiño. 2 . ziri. iz. (ETNO). Gancho para atar haces. Gari-azauak lotzeko kako modukua.
Garixa igitaixakin ebagi, eta lurrian lagatzen zan hasiera baten. Baiña gero azauak egin bihar izaten ziran, eta horretarako ziritxo bat erabiltzen genduan, "txaberia" jako haren izena. Lasto batzuk hartu, eta ziri horrekin korapillua egitten genduan, "izutia" esaten dana. Eta holaxe azaua eginda. Gero pilluetan ipini, eta beste guztia. Garixak biharra daka demasa. Ik. txabera. 4 . ziri. iz. (OEH). Engaño, trampa; provocación, incitación, estímulo. Engaiñua.
Konturatu barik zerebixan zirixa diabruak bere aurka. (Ibilt 463).
Ik. zirikada, ziriko. ziri-sartzaille. izond. (TE). Embustero,-a, burlador,-a, que miente o engaña con habilidad. Zirixak sartzen dittuana.
Holakua zan gure Trapu-Trapu ziri-sartzaille okerra. (Zirik 36).
/ Tabernan, baserrittarregaz, ziri-sartzaillia. ziri-sartze. iz. (OEH). Engaño, trampa. Ziri-sartze kontuan atzian gelditzekua ezpazan (ez bazan) be. (Zirik 90).
zirixa sakatu. dio ad.-esap. (OEH). Engañar, tomar el pelo. Haze zirixa sakatu zetsan. (Zirik 124).
Ik. zirixa sartu. zirixa sartu. dio ad.-esap. (TE). Engañar, burlarse de. Guzurra sinistu erain, engaiñau; adarra jo / "Idiotismo que significa hacer creer una mentira" (TE, 739).
Ziri galanta sartu zetsan harek baserrittar gizajuari. / Hori dala ta sartzen detsa Iñurrietak ziri hori. (Zirik 100).
/ [Dukia] aurkitzen zan lehen baiño bai-ez gogorraguan, pentsaurik ziriren bat sartu ez ete zetsan egi mingarrixa ezkutatzeko. (Ibilt 482).
Ik. adarra jo, engaiñau, irutxur egin, zirixa sakatu. |