Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
txartel.
1 . txartel. iz. (TE). Cédula. Txartela atara al dozu aurten?
2 . txartel. iz. (AN). Papeleta, boleto. Itsuan ataratzeko paper idatzixa, alkate aukeraketan erabiltzen zana.  "Erdiarotik hasita luzaroan, iraileko San Migel egunaz izaten zan alkate aukeraketia. Horretarako ordura arteko alkatiak, piela eta juraduekin batera, hiru pertsona kale bakoitzeko izendatzen zittuen. Bederatzi guztira. Gero hárek beste bederatzi izendatzen saiatzen ziran. Hori lortu ezkerio, hautaketa egiten zan: paper idatzixak izaten ziran, lapiko edo kapela baten sartu, hautagai bakoitzaren izenaz eta, alkategai beroien artean, bat aukeratzen zan. Hamabost urte baiño gazteagoa zan mutiko batek etaratzen eban txartel bat eta ha izaten zan alkate barrixa:" (AN).  (...) "Y entre los así nombrados de la tierra se fagan nuebe charteles de sus nombres... (...) "y le manden sacar un chartel de entre los otros" (EOYE. 1500, 458 or. (JEL)).
3 . txartel. iz. (AN). Participación para el aprovechamiento de un terreno comunal . "Konzejuak auzotar bakoitzari txartel bat emoten zetsan, euno baten erabiltzeko denporaldi baterako" (AN). Lurraren hedaduraren arabera, banatzen zan txartel kopurua (EOYE, 99. orr. (JEL)).  (...) "Por quoanto muchas bezes acaesçe que en los eunos que se acostunbran rrepartir entre todos los vezinos del dicho conçejo, e así rrepartidos algunos duennos de los tales charteles e heunos suelen traer algunos en más tienpo e otros en menos, mandaron que fasta los seys annos desde que començaren a labrar..., sean obligados los duennos de los dichos charteles de dexar a lo menos, la parte de su seto que antes tenía". (EOYE, 1501, 481. or. (JEL)).