Eibar aldeko hiztegia
laga, lagatze. 1 . laga (larga), lagatze. du ad. (TE). Dejar, abandonar. Haren osasunan arduriak ez ebala lagatzen. (Ibilt 466).
/ Alde eban berak, eta bakarrik laga ninduan.
/ Ez badozu aurrera juan gura hartu dozun bidian, lehelengotik lagatzia onena.
/ Ezkondu danetik, danari larga detsa.
Ik. itxi. 2 . laga, lagatze. dio/du ad. (OEH). Dejar, permitir hacer algo. Kanonigotik beherakorik ez ei eben lagatzen Capilla Sixtinara sartzen.(Zirik 89).
/ --Aizu, Jauna... -- Baña, Paxanek ez zetsan laga jarraitzen. (Zirik 64).
3 . laga, lagatze. du ad. (OEH). Dejar, cesar de hacer algo. Bestiak, laga txixa eittiari ta laster erantzun zetsan. (Zirik 80).
/ Etxera juatiari bertan-behera laga-ta [...] sartu zan. (Zirik 118).
4 . laga, lagatze. dio/du ad. (OEH). Dejar algo o a alguien de cierta manera. Otxabu onakin zentesimara lagatzen dira zuluak.
/ Harrittuta laga eban Eibarko jentia. (Zirik 104).
/ Laga hori nere kontura. (Zirik 44).
/ Lagaik atia zabalik. (Zirik 25).
/ Lagaixozu andra, ha uezaba da; nahi badau igoko da. (Zirik 61).
/ --Organu barrixa eitteko limosna eske nator. [...] --Ez, laga, laga. Gu lehenakin be konforme gara ta. (Zirik 42)
/ Gaitz batek gortuta laga arren [...]. (Ibilt 469).
5 . laga, lagatze. du ad. (OEH). Dejar, poner, colocar. Baiña, ha han laga ebenian, juan ziran beste guztiak ostatura. (Zirik 34).
/ Han billau eban, lagatako lekuan bertan. (Zirik 75).
/ Zeiñen eskuetan lagatzen dot [...] nere [...] ondrian gorabeheria. (Ibilt 483).
6 . laga, lagatze. dio ad. (OEH). Dejar, dar, legar; ceder, conceder, prestar. Lagaidak bizikletia bere billa juateko. (Zirik 15)
/ Uleixak, eukan dana laga jetsak ospittalari. (Zirik 109).
/ [Frailliak] azkenian laga zetsan burutik-beherako soiñekuori [senarrari]. (Ibilt 464).
lagia. izond. (JME). Dejado,-a. Ardurabakua, zabarra.
Mutil ona da baiña oso lagia bere gauzekin. / Laster galduko jok giltzia, ain dok lagia eze. Ik. lagazale. lagia laga [lagea laga]. esap. (TE). Dejar definitivamente, dejar absolutamente. Total, erabat laga.
Lagia laga, gehixago ez eban erre, nahiz da takorrixa merkatu. |