Eibar aldeko hiztegia
mesede (mesere). iz. (TE). Favor, merced. Makiñatxo bat mesede eindako gizona bere denbora guztian. / Mesede baten ordez. (Zirik 16 tit)
/ Baña senarra, gizon askon antzera, emaztiari gura zetsan guztiagaz, zan azkonarra [...] eta hari bihar zetsan mesedia, sarri auzuan eitten eban. (Ibilt 469).
/ Fraillia ez zan gertau hartara, bere relijiñoko legiak debekatzen zetsela-ta mesede hori egittera. (Ibilt 464).
mesede egin (mesere eiñ). dio ad. (TE). Favorecer, ayudar. Gizon beretzakua, iñoiz iñori mesederik ein gabia. / Esr. Mesede eiñen pagua, ate ostian palua.
mesedez. adlag. (OEH). Por favor. Hemendik aurrera, mesedez, naranjen da platanuen azalak gordetzeko, falta eingo deskuela-ta. (Zirik 112).
/ Juan zan frailliagana eta mesedez eskatu zetsan bere jantzi bat. (Ibilt 464).
|