Eibar aldeko hiztegia
pikau, pikatze (pikatutze) [pikatu]. 1 . pikau, pikatze. du ad. (ETNO). Picar o rayar [base para damasquinado]. Damaskinauan 1. eragiketia: basia erreixau, era gurutzatuan eta goittik behera, labaiñiakin kanaltxuak egiñaz.
Pikaua, urria sartzeko edo inkrustatzeko moduan basia prestatzia da, labañiakin egindako erreixekin edo kanaltxuekin. Ik. damaskinau-eragiketak, matiau, perliau, sonbriau. 2 . pikau, pikatze [pikatu]. du ad. (ETNO). Afilar [guadaña]. Zorroztu.
Segia pikatzen, hor dago ixa ordu erdixan. Ez dakit noiz amaittuko daben, baiña ardixak zain dagoz, ia noiz jetxiko. 3 . pikau, pikatze (pikatutze) [pikatu]. ad. (OEH). Picar, irritar. Zer demontre ditxuk oingo takorriak (tabakuak), oillo-saldia edo dalako horrek iztarri guztia pikatzen jok. (Zirik 114).
pikatzeko lima. iz. (ETNO). Lima para el botón de la delantera de culata. Kaxapuntako botoia pikatzeko limia. Armerixako berbia da.
pikatzeko zerra. iz. (ETNO). Herramienta para picar culatas. Zurezko heldukelua eta puntan zerra-hagiñak dittuan esku-erreminttia, kaxak pikatzeko erabiltzen dana. Armerixako berbia da.
Kaxak pikatzeko zerria. |