Eibar aldeko hiztegia
bezero. iz. (TE). Cliente, especialmente del lechero; parroquiano. Sarrittan, esnedunana izaten da.
Taberna guztietako bezerua gure mutilzaharra. / Errastiñekuak bizi guztian izan dira gure bezeruak. / Repartidorak genkaguzen hiru, hiru andrakume. Harek jakitzen zeben ogixa zer bezerori saldu. Diar eiñ, ta jentia bajatzen zan, ogixa hartu, ta pagau. Orduan panaderixatik ez dakit bape saltzen zan; dana saltzen zan bezeruen etxera. Esnia be holatxe eitten zan: basarrittarrak etortzen ziran eta "ra" emoten zetsuen. / Ezkutuan gordeta, entzun gurarik gonadun bezeruegaz erabiltzen zittuan autuak. (Ibilt 472).
/ Sartu zan tabernan bezero onenetariko bat sekulako mozkorrakin. (Zirik 17).
Ik. esnedun, parrokiano. |