Eibar aldeko hiztegia
etsi, etsitze. dio ad. (TE). Perder la esperanza, desistir; resignarse. "Perder esperanza, dar por descontado el resultado adverso de una cosa" (TE, 357).
Etsi detsa jokuari, erdixa baiño lehen. / Etsi gentzan, ez ebala hartuko hurrengo eguna. / Munduko harrokerixeri etsitzia ez zan erreza, haiñ haundiki jaixo zanandako. / Etsi detsa erabixan asmuari, Jaungoikuari eskerrak. / Etsi detsa bere buruari, eta hordi bat einda dabill. / Bide erdixan hainbeste kostatako asmuari etsitzia zorakerixia zan. TEk "Fluctúa con itxi" diño (TE, 359), baiña ez dakigu aldaera fonetikotzat hartu, ala laga-n sinonimotzat.
etsi-etsixan [etsi-etsian]. adlag. (TE). Decididamente; a la desesperada. Etsi-etsixan banator, nahiz da edurra eiñ. / Etsi-etsixan eiñ eban gauzia erabagitzeko asmua. (Ibilt 475).
|