Eibar aldeko hiztegia
eurak. izord. (TE). Ellos. Eurak etorri ziran gu baketan giñan lekura. / Eurena dabe bizi diran etxia. / Eurok esan dabe ondo dagozela. Ik. barriketa gitxi eta eurak onak. Izatez, indartutako erakuslia da, "eu-"n bittartez, baiña izenordain moduan lexikalizauta dago. Deklinaziñoko kasu markak hartzen dittu: eurak, eurena eta abar. Hurreko formak be erabiltzen dira: eurok, eurokin eta abar.
|