Eibar aldeko hiztegia
eztittu (eztitxu), eztitze [eztittu]. 1 . eztittu (eztitxu), eztitze [eztitu]. du ad. (TE). Injertar (plantas, árboles). Sagarrak, madarixak, keixak eta frutua emoten daben zugatz guztiak eztittu biharra dabe gazterik. / Etxe inguruko madarixak, eztitxutakuak, baiña basuan dittuenak, makatzak. Ik. mentau. Adjetibautako formiak, eztitxutako-k, hau esan nahi dau: "Planta injertada, en oposición a makatza, que es lo silvestre, lo espontáneo" (TE, 354).
2 . eztittu, eztitze [eztitu]. du ad. (ETNO). Ensamblar, juntar. Egur bi, haga edo ohol bi, josi, alkartu. Eztittu da, ba, apurtutako egur bi "josi"; mutur bixak landu lehelengo, eta gero "josi". / Burdixan partikiari puntia eitten jakuan, bai. Eztittu esaten jakuan; bulpartika-puntia eztittu. Koskia etarata bai, ta koskarik barik be bai, tornillo batekin lotuta be bai. Uztaixak gogortzen jok, eta gero tornillo bat ipini, edo ziri bat, eta eutsi eitten jok. Hagiña etaratzia baiño errezagua izaten da. |