Eibar aldeko hiztegia
garratz. 1 . garratz. izond. (TE). Agrio,-a, ácido,-a. Heldubako sagarrak, beti garratzak. / Biziaren garratza: biharra. (Zirik 11).
Ik. geza, mingots. 2 . garratz. izond. (TE). De mal talante, desagradable; duro,-a, amargo,-a, hostil. Esangura abstraktua dauka.
Uezaba garratzagaz lan eittia, infarnua. / Pernandok [...] izan eban sekulako eztabaida zorrotz bat tabernako etxekoandrakin da baitta alkarri berba garratzak esan be. (Zirik 48).
3 . garratz. izond. (TE). Grande, hermoso, enorme. "Fig. Haundixa" (AN). "Se usa para calificar de grande y hermoso una persona o cosa, y en todo caso en sentido ponderativo" (TE, 390).
Famelixa garratza hazi dau, bera bakarrik irabazten izan arren. / Zazpi edo zortzi sapaiko etxe garratza jaso dabe Indianukua zan lekuan. / [...] piñu-tantai garratzak ikutu nahi zeruari (Ibilt 319).
garratz bota / egin / jardun. esap. (ETNO). Jarrear; llover, nevar o granizar muy fuerte. Eurixa, txingorra edo edurra bota-ahalian egin, gogor.
Ik. truxalak egin, ufal, zaparrada, bota-ahalian jardun, euritte, eurizar, goixan-behian jardun, mangia jardun, truxal, truxu, zaldizkuak. |