Eibar aldeko hiztegia
gaur. adlag. (TE). Hoy. Gaur da, bixarko atzo eta atzoko bixar. Ik. atzo, bixar, gaurkuan. Deklinaziño kasu marka batzuk hartu leikez: gaurko, gaurtik esaterako.
gaur arte. adlag.-esap. (OEH). Hasta hoy, hasta ahora. Eta hala irauntzen dogu, Jaungoikuari eskerrak, gaur arte, zintzo bezin eder ha eta zintzo bezin jarraikor ona ni. (Ibilt 483).
gaur egun. adlag. Gaur egunian.
Ik. gaur egunian, gaurko egunian. Gaur egun eta gaur egunian bixak erabiltzen dira.
gaur egunian [gaur egunean]. adlag. (TE). Hoy (en) día, actualmente. Garai honetan, gaur egun. / "En el día de hoy, a estas fechas" (TE, 394).
Gaur egunian ez da toki urriñik. / Ez batak eta ez bestiak. ez dau gaur egunian eragozpenik euskeltzalientzat. (Zirik 6).
Ik. gaurko egunian, gaur egun. |